Prentsa Aretoa
Berriak
2013/01/04
BERMEOKO UDALAK BESTE SAIL BARRI BAT SORTU DAU
Krisi ekonomikoa nagusi izan eta hainbat arlotan murrizketak egin arren, udal gobernu honek (Bildu) legealdia hasi ebanetik hona, -urte eta erdi-, besteak beste, sail barri bi sortu dauz.
Abenduaren 27an egin zan Osko Bilkuran Bermeoko udalak “gazteria saila” sortzeko erabakia hartu eban Bilduren aldeko botoakaz eta EAJ-PNVren abstentzinoagaz. Holan ba, udal gobernu honek (Bildu) legealdia hasi ebanetik hona, -urte eta erdi-, besteak beste, sail barri bi sortu dauz.
Gizarte arloan eta beste arlo batzuetan murrizketak egiterako orduan Bilduk hainbat alditan aipatu dauan krisi ekonomiko latz honek zuzenean ikututen gaituen garai honetan, administrazino guztiak euren estrukturak arintzen eta mehetzen ari badira be, Bermeoko Udalak, badirudi, joera horren kontra joateko erabakia hartuta daukala.
Abenduko osoko bilkuran orain artean “kultura saila”ren barruan egon dan “gazteria” departamendua handik atara eta estruktura administratibo eta politiko barri bat eratuteko erabakia hartu zan, beti ere, holan uste dogu behintzat, honek sortuko dauzan gastu barriak eta bestelakoak aintzakotzat hartuta.
Gazte-politiken aldeko apostu legez saldu jakun sail barri honen sorkuntzea, baina ezin geinke ahaztu politika horreek aurrera atarateko lana aurretik be egiten zala udalean, hau da, ez dala ezer barririk jarri mahai ganean. Aurreko legealdian, besteak beste, lehenengo “gazte plana” martxan jarri eban Udal honek.
EAJ-PNVren ustez gazteriari eta eurei jagoken politikei bultzadea emotea ezinbestekoa da, (jakin badakigu, adibidez, langabeen tasaren ehuneko handi bat gazteak osotzen dabela), baina ez dogu ulertzen sail barri bat sortzearen arrazoiak zeintzuk diren koiuntura ekonomiko honetan.
Departamentu eta estruktura barri bat sortzeak aurrekontuetako gastuen partidea handitzea dakar Bilduk onartu gura ez badau be. Aurrekoetan esan dogun moduan, aurrekontuak diseinatzea lehentasunak markatzean datza, hori holan, EAJ-PNVko kideok ez dogu uste Bermeotarren lehentasunen barruan sartzen danik udal administrazinoaren estrukturea anpliatzea, eta are gitxiago, orain artean beste sail baten barruan egiten ziran beharrak egiten jarraitzeko.
Apostua, beraz, garbia da: Herritarren lehentasuna da gazte-politikak indartzea, gazteriaren aldeko apostu garbia egin gura dogu udaletik, baina beti ere administrazinoa loditu barik, orain arteko estruktureari eutsiz eta diru publikoa behar dan moduan kudeatuz.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25