Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/03/05

Gernikako Ibarrean egitasmo ekonomikoa ezartzea eskatu dio Busturialdeko EAJ-PNVk Bizkaiko Foru Aldundiari

Busturialdeko EAJ-PNVren ordezkaritza taldea, Luis Ortuzar Gernika Lumoko EAJ-PNVren Udal Taldearen bozeramailearekin, Janire Urkieta Foruko alkate andrearekin, Maria Uribe Gernika Lumoko zinegotziarekin eta Juan Felix Naberan Gautegiz-Arteagako alkatearekin otsailaren amaieran bildu zen Imanol Pradales Sustapen Ekonomikorako Foru Diputatuarekin eta bere lantaldeko kideekin.

rss Ezagutzera eman

Bileraren bidez, udal ordezkariek BFAri eskatu zioten Foru Aldundiak Gernika-Lumoko Ibarrean dituen orubeetan egitasmo ekonomikoren bat garatzea.

Otsailaren 5ean bildu ziren Ajangizen Busturialdeko udaletako alkate eta zinegotziak. Bertan izan ziren Bildu eta EAJ-PNVren ordezkariak eta alderdi independenteetakoak. Bilera hartan bi erabaki hartu ziren: Muxikako Eskualde Poligonoa sortzeko Zati Plana onartzeko dauden arazo teknikoak desblokeatzea, eta, aldi berean, Gernika Lumoko Ibarreko poligonoa bultzatzeko modua aztertzea. 

Bigarren akordio hau gauzatzeko xedez, EAJ-PNVren ordezkariek Pradalesi eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiak poligono horretan mahai tresnen lantegi zaharretan egitasmoren bat gauzatzeko aukerak aztertzea, egitasmo honen bidez Gernikako Ibarreko industrialdea biziberritzeko eta bertako ekonomia suspertzeko.

EAJ-PNVk ezinbesteko jo izan du beti poligono horiek biak garatzea, hau da, Muxikakoa eta Gernika Lumoko Ibarrean dagoena. Egitasmo bateragarriak eta guztiz ezinbestekoak dira biak eskualderako, jarduera ekonomikoa mantentzeko eta sustatzeko ezer izan nahi baldin badugu; bereziki, kontuan hartzen badugu eskualdeko iresgarritasuna nabarmen hobetuko dela Bermeoko saihesbidea eta Autzaganeko tunelak egiteko lanak amaitzen direnean.

Zentzu honetan, Busturialdeko jeltzaleek gogoratu dute udal eta foru hauteskundeetarako hauteskunde kanpainan, Gernika-Lumoko EAJ-PNVk egitasmo bat eta jarduera zehatzak proposatzen zituela Ibarreko industrialdeko ekonomia suspertzeko. Gernika-Lumoko EAJ-PNVren Udal Taldeak Ibarreko industrializazioaren aldeko interesa erakutsi izan du beti, udalean aurkeztu dituen mozio eta proposamenen bidez.