Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/03/07

Itxaso Atutxa: “Urruti ikusten dugu oraindik, emakumeak zuzendaritza tokietan albiste izango ez direlako eguna"

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andreak azpimarratu du urratsak ematen hasiak direla politikagintzan parekotasuna lortzeko, eta egunen batean ez dela albiste izango emakumeak enpresa pribatuko zein esparru publikoko zuzendaritza organoetan egotea. Atutxa bere lehen agerraldi publikoan izan da BBBren presidente aukeratua izan denetik,eta horixe izan da hain zuzen Gogorregi Konpartsak Sabin Etxean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin duen ekitaldia .

rss Ezagutzera eman
Itxaso Atutxa: “Urruti ikusten dugu oraindik, emakumeak zuzendaritza tokietan albiste izango ez direlako eguna

ARGAZKIA JAITSI

Topaketa berean, Bizkaiko EAJren buruarekin izan da Magdalena Mugica medikuntzan doktore eta "Mujeres del Siglo XIX" elkarteko presidentea, eta  medikuntzaren munduan bizi izan den aldaketa handia azpimarratu du, gaur egun esparru horretan emakumeek gehiengoa egiten dutelako. Berarekin egon dira Iraia Iturrregi Athletic Clubeko emakumeen taldeko kapitaina eta Maite Iturrate, abokatua eta Gogorregi Konpartsako kidea. Lau parte hartzaileek  beren ibilbide profesionalaz hausnartu dute ikuspuntu pertsonaletik zein genero ikuspuntutik.

Itxaso Atutxarentzat "kameraren atzean egotetik aurrean egoterako urratsa  izan da  Bizkai Buru Batzarrera iristean eman dudan pausurik handienetakoa". Burukideak azpimarratu egin ditu "EAJ-PNVk gizartearen ondoan eman dituen urratsak" gizartearen parte handi batentzat hainbat gai sentikorren inguruan, besteak beste abortua.

Iraiak Iturregi jokalari zuri-gorriak azaldu ditu futbolaren munduan gaur egun emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak. Athleticen kapitainak  azpimarratu egin du bere taldekideentzat lana eta eguneroko entrenamenduak uztartzeak suposatzen duen esfortzua. Maite Iturrate Clara Campoamor elkarteko abokatuak arlo judizialean gehien errepikatzen diren kasuak aipatu ditu eta hamar urte luzez konpartsan egindako lana  aipatu du. 

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian bildu dira Sabin Etxean Jose Luis BilbaoBizkaiko Foru Ahaldun Nagusia,Josune Ariztondo Kultura Diputatua eta Unai Rementeria Presidentziako Diputatua; Lorea Bilbao eta Nekane Alonso EBBren burukideak; Jon Sánchez, Ana Esther Furundarena, Mirene Bidaguren eta Jon Andoni Atuxa Batzarkideak. Ibone Bengoetxea EUDEL erakundeko presidente andrea Ohiane Agirregoitia Bilboko zinegotziarekin  eta herrialde osoko beste alkate andreekin etorri da.

Aldarrikapen ekitaldia Joseba Iriondo kazetariak aurkeztu du eta Iñaki García Ergüin margolariak koadro batean islatu du bertan adierazitakoa eta erakutsitakoa. Amaieran, koadroa Portugaleteko alargunen Itsas Kresala elkarteari eman zaio. Ekitaldia girotzeko, aipagarriak izan dira Irantzu Gutierrez mimoaren eskutik egin diren umore zertzeladak eta Leire Gotxi Bermeoko abeslari gazteak eskaini duen musika