Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/04/16

Atutxa: “Aurrekontuen luzapena gertatzen bada ez da izango EAJk dena saiatu ez duelako"

Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBko presidenteak baieztatu duenez aurrekontuen luzapenak Eusko Jaurlaritza baino, euskal gizartea kaltetuko luke, eta azkenean luzapen hori gertatzen bada " ez da izango EAJk hori saihesteko ahalegin guztiak egin ez dituelako" .

rss Ezagutzera eman
Atutxa: “Aurrekontuen luzapena gertatzen bada ez da izango EAJk  dena saiatu ez duelako

ARGAZKIA JAITSI

ETB-1i eskainitako  elkarrizketan, Atutxak adierazi du EH Bildu dela hasiera batetik aurrekontu akordio baterako " aukera gutxiago" eman dituen taldea. PSE-EEren aldetik " osoko zuzenketa aurkeztuko duen arren, eta itxuraz horrela izango omen den arren " Patxi Lopez idazkari nagusiak " iragan astean bertan zabalik utzi zuen akordio zabalago baterako bidea" .

Zentzu horretan baieztatu duenez "  gerta daiteke aurrekontuen gaineko akordio baten inguruan  edo proposamenen bat adosteko negoziaketan, sozialistekin beste bideren bat izatea" .

"Esan egin dute aurrekontuen kontra jarrera eta iritzi  biziak adierazi dituzten arrenn, etorkizunera begira  beharrezko jotzen dute Legebiltzarrean egonkortasuna eta akordioa lortzea. Azken finean "garenak baino ez gara" eta "baten batekin adostu beharko dugu" azaldu du .