Prentsa Aretoa
Berriak
2013/04/17
Abanto-Zierbenak abian jarri du bere Euskal Astea
Egingo diren jardueren artean, Euskal Ezkontza eta Enarak Dantza Taldearen erakusketa dira esanguratsuenetakoak. Udalerriko ikastetxeek hasiera eman diete jada Abanto Zierbenako Euskal Astearen edizio berria osatuko duten ekitaldi eta ekimenei. Larunbatean egingo den Euskal Ezkontzaz gain, Enarak Dantza Taldeak Euskal Mitologia izenburupean egiten duen ikuskizunaren inguruko erakusketa egongo da ikusgai.
Eskola umeek kaleak apaindu dituzte euskararen erabilera bultzatzeko mezuekin. Hitzez eginiko adierazpenaren ondoren, Dolores Ibarruri Institutuak antolatutako disko festa egin da eta bestelako jarduera batzuk egin dira eskola umeentzat.
Zalantzarik gabe, Euskal Asteko ekitaldirik esanguratsuenetakoa da Euskal Ezkontza, aurten apirilaren 20an egingo dena. Larunbatean eguerdiko 12etan irtengo dira ezkongaiak beren etxeetatik ( emaztegaia Murrietatik eta senargaia San Lorentzotik). Abanto Musika Eskolak eta Aldatz Gora Fanfarreak musikaz alaituko dute giroa. 12:30ean dotea irakurriko da Haritzalde enparantzan eta ondoren eskualdeko bertsolarien bertsoak, txalaparta musika eta Enarak Dantza Taldearen dantzak eskainiko dira. Meza San Pedro Apostoluaren elizan izango da eta ondorengo herri bazkarira joateko, euskal jantzi tradizionalak jantzi beharko dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25