Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/04/24

Zeanurik bere inguruko pasealekuak antolatuko ditu Pausuz Pausu egitasmoaren bidez

Aldundiko Ingurumen sailak Zeanuri Pausuz Pausu egitasmoa diruz laguntzeko erabakia hartu du. Zeanuriko udalak idatzi du egitasmo hau, udalerritik igarotzen diren ibilbide eta bideak berrantolatzeari ekiteko.

rss Ezagutzera eman
Zeanurik bere  inguruko pasealekuak  antolatuko ditu Pausuz Pausu egitasmoaren bidez

ARGAZKIA JAITSI

Egitasmo honen bidez Arratiako herri honetako mendiak zeharkatzen dituzten ibilbideak berrantolatuko dira. Besteak beste, ibilbide hauetan  ikusgai daude karegileak, galtzada zaharrak, ardi saroiak eta herri tradizioko beste hainbat elementu . Ibilbideak berrantolatzeko lan honek eragingo die  azken aldi honetan garrantzia hartu duten hiru bideei,Joko Alai edo Ipizki Taldea moduko taldeek aspaldiko partez antolatu ohi dituzten txango eta ibilaldiak direla eta. Hauexek dira ibilbideak : erroten ibilbidea, bidean hainbat errota ikustera eramaten zaituena; baselizen ibilbidea, hogei bat baseliza ikustera eramaten zaituena, eta Larre mankomunitatearen Zeharbidea izenarekin ezagutzen dena, Zeanuri eta Ubide lotzen dituena.

Ibilbide hauek udalerriko behe aldean daude, Gorbeiako parke naturalaren mugetatik kanpo. Aldi berean, herritarrek  antzina erabiltzen zituzten bideak berreskuratuko dira..

Ibilbide hauek duten  balio arkitektonikoari behar besteko garrantzia emateko, ibilbide guztietan jarriko dira azalpen panelak eta seinale bereziak. Seinale bertikalak ustiategi jasangarrietatik datorren egurrez eginda daude eta horizontalak hori eta zuriz margotuta daude, Mendi Federazioak Ibilbideetako seinaleetarako  jarraibideetan ezarri bezala. Gezietan idatziko diren toponimoak Herriko Euskara Departamentuak eta Euskaltzaindiak berraztertuko dituzte.