Prentsa Aretoa
Berriak
2013/04/25
Atutxak Jaurlaritzak "porrot egin izana" ukatu du, eta oposizioak "lurra jotzea" bilatu duela uste du
Itxaso Atutxa EAJ-PNVren presidente andreak ukatu egin du "porrota " denik Eusko Jaurlaritzak 2013 urterako Aurrekontu Egitasmoa ez ateratzea. Era berean baieztatu du talde jeltzaleak "heldu nahi ez zuen" eszenatokia izan dela. Gaineratu duenez, bere ustetan oposizioak talde jeltzaleak "lurra jotzea" bilatzen zuen.
Bizkaiko jeltzaleen agintari gorenak adierazpen hauek egin ditu, gaur arratsaldean Gobernu Batzordearen ezohiko bilera ospatu baino lehen. Bertan iragarriko da Kontu Publikoen egitasmoa erretiratu egingo dela .
Atutxak Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan azpimarratu du bere alderdia "ahalegin guztiak" egiteko prest zegoela gainerako alderdi politikoekin akordio batera iristea lortzeko,eta gogoratu duenez Lehendakariak Euskal Kontu publikoen negoziaketa lideratu du, baina "gainerako alderdi politikoen aldetik ez da Aurrekontuez hitz egiteko asmorik ikusi, gastatzeko mugaz besterik ez delako hitz egin" .
Nabarmenak...
AMOREBIETA-ETXANO
2026/06/25
ZIERBENA
2026/06/25
ELORRIO
2026/06/24
BERRIA
2026/06/24
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












