Prentsa Aretoa
Berriak
2013/04/30
Topaketa; Hezkuntza Komunitatearen jaia Leioan
Aste honetan Leioak hainbat ekintza hartuko ditu bere kaleetan Leioa Hezkuntza Komunitatea dela azpimarratzeko eta ospatzeko. Topaketa izeneko ospakizun hau maiatzaren 2tik 8ra luzatuko da, eta egun hauetan hainbat ekintza desberdin izango dira leioaztar guztiei zuzendutakoak; hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak.
Herrigune proiektuak 12 urte daramatza Leioan lan egiten Hezkuntza Komunitatea sortzeko Leioako udalerrian. Bide luze honetan egindako lana, eta oraindik egiteko dagoena laburtzeko eta herritarrei helaraztekomonografiko berezia prestatu da eta etxeetara bidali da. Honetan hurrengo egunetan izango ditugun ekintzen berri ere ematen da.
Topaketa antolatzeko, beste askotan bezala, Leioak EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako laguntza izan du. Ekintza ugari antolatzeaz gain, hitzaldi garrantzitsu bat izateko aukera eman digu elkarlan honek, Framcesco Tonucci psikopedagogo ospetsua Leioan izatea. Tonucci “Umeen hiria” izeneko liburuaren egilea da eta Hezkuntza Komunitatearen filosofiaren sortzaile nagusia.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












