Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/05/06

Atutxa: “EAJ-PNVk egonkortasun itunerako mahaietatik ez du alderdirik baztertuko ”

Itxaso Atutxa BBBKo presidente andreak Onda Vasca irratiari eskainitako adierazpenetan azpimarratu duenez, Iñigo Urkullu Lehendakariak egonkortasun ituna lortzeko deituko dituen elkarrizketa mahaiek ez da alderdirik baztertuko. Dena dela, iragarri duenez "EH Bilduk egiten dituen adierazpenak entzunda, ez du ematen haiekin akordio aukera handirik dagoenik".

rss Ezagutzera eman
Atutxa: “EAJ-PNVk egonkortasun itunerako mahaietatik ez du alderdirik baztertuko ”

ARGAZKIA JAITSI

"27 legebiltzarkide ditugulako biziarazi diguten estualdi txiki honen ostean,agian orain lasaiago eser gintezke, egutegi presarik gabe, bakoitzari dagokion arduraz jabetuta hausnartzen hasi ahal izateko; agian, hori izan da orain arte  egin ez dena" gaineratu du.  

Zentzu honetan azpimarratu nahi izan du Urkulluren eskaintza "alderdi guztiei eskainitako mahai irekia" dela; ondorioz "elkarrizketetarako zabaltzen den aukera behar bezain zabala da, inor baztertua senti ez dadin".

Ildo horretatik, Atutxak azpimarratu du elkarrizketatik ez dela alderdi politikorik baztertuko, baina aitortu duenez EH Bilduren aldetik egin diren adierazpen batzuk entzunda " ez du ematen haiekin akordio handirik emango denik".

Atutxak era berean gogoratu du ezker abertzaleak "ETArengan eragina izan dezakeela aurrerako beste urratsak eman ditzan"; ondorioz Espainiar Gobernuak  agian ez luke  "presoak hurbiltzea eta beste neurriak malgutzea"  baino  beste erremediorik izango.