Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/05/08

Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

Joan den urtean antolatu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak “Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen lehenengo edizioa,ostalari zornotzarren lana azpimarratu nahian eta udalerriko ostalaritza sektorea sustatzeko eta dinamizatzeko xedearekin.

rss Ezagutzera eman
Zornotzan JAN ALAI” Pintxoen Ibilbidearen bigarren edizioa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

ARGAZKIA JAITSI

Partaidetzaren aldeko arrakasta aparta izan zuen lehenengo edizioak, eta 3.000 lagunetik gora ibili ziren pìntxoen ibilbidean barrena. 15.000 baino gehiago jan zituzten,eta herri bozketan irabazle izan zirenak, honako hauek: El Cojo Jatetxea,pintxorik onenaren sariaren irabazle. Urtza Taberna,zerbitzari profesionalena daukana. Era berean pintxo berritzaileenarentzako saria Gu Geu Jatetxera  joan zen.

Ekainaren 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean izango da aurten, Amorebieta-Etxanon, ekimen gastronomiko honen bigarren edizioa.

Iaz bezala,ekimen original hau gauzatu bitartean,lehiaketarako pintxoa aurkeztu beharko dute ibilbidean parte hartzeko izena ematen duten Amorebieta-Etxanoko tabernek eta jatetxeek.

Egiteko honetarako izendatzen den epaimahaikideek –nortzuk diren isilpean mantenduko da- establezimendu parte hartzaile guztietara joan beharko dute, eta pintxorik berritzaileena zein den jakinaraziko dute amaieran.  Saria: 500 euro dirutan, plaka eta txapela.

Gainerakoetan, nahi duten guztiek har dezakete parte herri-pintxorik onena eta zerbitzaririk profesionalena hautatzen.Herri-txapelketan parte hartu nahi dutenek kartila bat jasoko dute lehiaketara atxikitako tabernetako edozeinetan.