Prentsa Aretoa
Berriak
2013/05/08
Urkullu: “Aldundi eta Eudelekin egingo den mahai instituzionalean krisia gainditzeko ahaleginak bilduko dira"
Iñigo Urkullu lehendakariak aditzera eman duenez, krisia gainditzeko "ahaleginak bilduko dira" gaur asteazkenez Ajuria Enea Jauregian aldundietako eta Eudel erakundeko ordezkari gorenekin egingo den mahai instituzionalean.
Bizkaiko Mungia udalerrian Arteche Taldeko laborategi berria inauguratu ondoren, Urkulluk baieztatu du "aukera berria aurkezten dela orain" defizitaren helburua malgutu denetik. Gaineratu duenez bere Gobernua "aukera hori baliatzeko prest" dago.
Azpimarratu duenez, ezinbestekoa da "bizkortze eta suspertze ekonomikoa abiatzeko eta enplegu aukerak bilatzeko neurriak" aplikatzea, helburu hori berori bere "iparra" izango delako.
Zentzu berean azaldu du,helburu horrekin bilduko dela,hain zuzen, gaur bertan bilduko den "mahai instituzionala". Lehendakariak euskal aldundietako eta Eudel erakundeko ordezkari gorenekin hitz egingo du "lankidetzan jarduteko,ardurak geure gain hartzeko eta elkarrekin lan egiteko", horixe krisitik irteteko "giltzarria" delakoan.
"Elkarrekin lortuko dugu segurtasun eta indar handiagoz aurrera egitea" esan du. Jarraian gogoratu nahi izan du Euskadik "aurreko krisiak gainditzen jakin duela" eta baieztatu egin du oraingoan ere lortuko duela. Era berean, konbentzituta agertu da "ahaleginak batzen eta suspertze ekonomikoan kontzentratzen" jakingo dutela "aurrera egiten lortzeko" .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25