Prentsa Aretoa
Berriak
2013/05/08
“Lemoan egindakoa EAJ-PNVren estiloa ez dela berresten dugu eta berriz ere barkamena eskatu nahi diegu lemoarrei ”
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak berretsi nahi izan duenez "Lemoan egindakoa ez da gure Alderdiak kudeatzeko darabilen estiloa. Herritarrek ondo ezagutzen du EAJren eredua, Bizkaiko udalerri gehienetako gobernuan egon garen hainbat urtetako lanean erakutsi dugun eran. Kudeaketa lan gardena, eraginkorra eta zintzoa, gure herrialdeko udalerrietako herritar guztien ongizaterik gorenena lortzeko egin dugun lana".
“Lemoan, Bizkai Buru Batzarra eta Uri Buru Batzarra batzartu gara kasua elkarrekin aztertzeko. Eta, EAJ-PNV alderdi arduratsua delako, berriz ere barkamenak eskatu nahi dizkiegu gai honekin harrituta sentitu diren lemoar guztiei" gaineratu da BBBren aldetik .
Bizkaiko herrialde exekutibak iragarri duenez, atzokoan,maiatzak 7, Javier Beobide Lemoako alkate ohiak bere borondatez EAJ-PNVren alderdikide karneta eman zuen Lemoako Uri Buru Batzarrean.
Amaitzeko, BBBren aldetik espero dute gainerako talde politikoek horrenbesteko arintasunez konpontzea beren barruan izan daitezkeen halako kasuak, atzerapenak kaltetu egiten duelako hiritarrek politikoengan duten konfiantza. "Espero dezagun gainerako alderdiek halako auziak EAJ-PNVen aldetik eman den arintasun eta gardentasunez egitea" baieztatu dute Herrialde Exekutibako ordezkariek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25