Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/05/15

“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte

Getxoko Udalak “Aixe Getxo!” sariak banatuko ditu datorren ostegunean,maiatzaren 16an, “Kultura munduaren hainbat arlotan,udalerrian sortutako zenbait eragile eta ekimenek egindako lana, beren konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoarekin” Koldo Iturbe Kultura zinegoztiak adierazi duenez. Ekitaldia 20:00etan izango da Fadurako Areto Nagusian.

rss Ezagutzera eman
“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu dituzte

ARGAZKIA JAITSI

“Aixe Getxo!” sarien helburua Getxoko Kulturaren munduarentzat urteko topagune bihurtzea dela gaineratu du Koldo Iturbek, era horretan arloan lan egiten duten eragile, erakunde edo pertsonalitate ezberdinen arteko harremanak erraztuz.

“Aixe Getxo!” sarien hirugarren ekitaldi honetan Kulturaren munduarekin harremanak dituzten sei getxotarrek osatutako epaimahaiak, 13 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. Aurreko edizioetan bezala, etaKoldo IturbeKultura zinegotziak azaldu duenez, “goraipamen horietan normalean egiten diren estereotipoetatik ihes egin nahi izan dugu eta Kultura munduan, arlo guztietan, lan egiten duten pertsonak saritu nahi izan ditugu: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientziara edo Berrikuntzara arteko esparruetan lan egiten dutenak”.

2013. urtean saridunak ondorengo hauek izan dira: “Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak” arloan, Kiko de la Rica, zine-argazkigintza zuzendaria; “Arte plastikoak” atalean, Ana Schmidt arkitektoa eta margolaria; “Arte Eszenikoa”-n, Eguzki Zubia aktorea; “Musika Klasikoa eta Garaikidea” atalean,  Victoria Aja piano-jotzailea; “Gaur egungo Musika”-n,Daniel Merinokonpositorea eta abeslaria; “Literatura”-n,Ibon Zubiaurfilosofoa;  “Diseinua”-n Ian Mosh enpresa, Olatz Iruarrizaga diseinatzaileak zuzendutakoa; “Arkitektura eta Eremu Publikoa” sailean, Algortako San Nikolas eliza, neoklasiko berantiarraren eredua dena; “Gastronomia”-n, Itxas Argia elkartea, Nazioarteko Paella lehiaketaren sustatzailea; “Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan”, Unai Aranzadi kazetaria, hainbat guda eta utopiatan;   “Berrikuntza Kultura”-n, Sener ingeniaritza enpresa; “Kultura Ondarea, hautemangarri eta hautemangaitza”-n Biotz Alai abesbatza eta “Ibilbide Profesional eta Artistikoa”-n, Rafa Villa margolaria, marrazkilaria eta eszenografoa.