Prentsa Aretoa
Berriak
2013/05/16
Mehatxuak Orozkoko Batzokian
Orozkoko Batzokiko kanpoko hormetan pintadak agertu dira gaur goizean .“PNV Espainiaren morroi” eta “Utzi bakean euskal gazteak” mezuak irakurtzen ziren. Orozkoko EAJ-PNVk pintada horiek salatu ditu eta "bide politiko eta demokratikoak" alderdi politiko baten egoitzari eginiko erasoak nola uztar ote litezkeen galdetu du.
Euzko Alderdi Jeltzaleak "gure herriko normaltasuna zapuztu nahian dabiltzanei" eskatu die jarduera horiekin behin betiko amaitzea, konponbideak ekarri baino "euskal gizartearen gehiengoak amesten duen normaltasuna eragozten dutelako".
"Politika eta demokrazian ez du denak balio" azpimarratu dute. "Uste genuen halako jarduerak iraganeko gauzak zirela. Denon arteko elkarbizitza eraikitzeko, bakean bizitzeko, elkar errespetatzeko eta demokrazian eta politikan konfiantza izateko, ezinbestekoa da bortxakeriaren hazia behin betiko uztea" gaineratu dute.
Nabarmenak...
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
ARTEA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












