Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/05/22

Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei

Guztira, Derioko 32 bizilagun “nekazari” berriak dira aisiarako udal baratzeetan, duela egun batzuez geroztik.

rss Ezagutzera eman
Derioko Udalak aisiarako 32 baratze ekologikoak banatu dizkie herritar esleipendunei

ARGAZKIA JAITSI

Baratzeak Arteaga auzoan kokatzen dira,txakolineko udal mahastien ondoan. Lursailetan,erabiltzaileen lana errazteko prestatutako instalazioak,aldagelak eta nekazaritzako lanabesak gordetzeko gelak jarri dira,baratzeen mantenuari lotutako premia guztiei erantzuteko.Baratze bakoitzak 60-80 m2arteko azalera du, eta urtean 100 euro ordaindu behar dira horiek erabiltzearen truke.

Proiektu honen helburuen artean,honako hauen garrantzia nabarmendu daiteke: aisialdiko eremuak eskaintzea,non naturari lotutako ariketa fisikoak eta mentalak egin daitezkeen;janari osasungarria bultzatzea;jubilatuen eta langabeen sektoreari horrelako jarduerak egiteko aukera ematea; eta, gure landa tradizio historikoak zaintzen jarraitzea.

Inaugurazio ofizialaren ekitaldian, herritarrak ilusio handiz eta lursailetan landatzenhasteko gogoz agertu ziren.  

Lander Aiarza alkateak proiektu hau poliki-poliki handitzen joatearen garrantzia nabarmendu du eta inplikatutako zinegotzigoek (Landa eta Hirigintza, etaGizarte Ongizate arloak) eta udal teknikariek proiektu eredugarri hau martxan jartzeko egindako ahalegin handia goratu zuen. Izan ere, proiektuak aisiaren eta nekazaritza ekologikoaren alde egiten du, udal taldearen konpromiso bategia bihurtuz.