Prentsa Aretoa
Berriak
2013/05/23
Itxaso Atutxa: “Konpromiso argia dugu hiritarrekin"
Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBren presidente andreak "Gobernu Irekia" izenburupean Bizkaiko herrialde historikoko alkate jeltzaleak bildu dituen jardunaldian aditzera eman duenez "hiritarrarekin inplikatuta bizi den alderdia gara, egunero lan egiten dugu gure udalerriak gero eta hobeto egon daitezen. Konpromiso argia dugu hiritarrekin, horrela islatu dugu gure hauteskunde egitasmoetan, erakunde, gizarte eragile eta hiritarren arteko komunikazio eta harreman bideei dagokien garrantzia ematen zaien egitasmoa gizartean aurkeztuta".
Atutxak gaineratu duenez "entzuteko prest dauden pertsonek osatutako alderdia gara, gure eguneroko lana hobetzeko ekarpenak entzuteko prest gaude. Beti egin dugu, eta gure gizartearekin batera aldatu gara, gure herritarrekin harreman estua mantentzeko bideak eguneratuz" .
“Egiten dugun apustua hiritarrek elkarreraginerako eskatuko dizkigun tokiak sortzetik harago doa. Topagune batzuk izatea, erabaki publikoak hobetzeko aukera da gobernuentzat. Bide horretan aurrera egin behar dugu, gero eta berrikuntza handiagoa eginez" esan du BBBko presidente andreak.
Amaitzeko, Itxaso Atutxak azpimarratu duenez "EAJ-PNVren gobernuen konpromisoa sakona da. Datu bat emango dut hori egiaztatzen duena: 70 esperientzia parte hartzaile egin dira azken 6 hilabeteotan. Gaurko honetan urrats berria eman nahi izan dugu. Gobernu Irekirako urratsa. Parte hartzerako urrats irmoa, bere metodologian teknologia berriak sartuko dituena. Gardentasunerako urratsa".
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












