Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/05/28

Basauriko udaleko gestioan gardentasuna nagusi

Basauriko udala hiritar guztiei udal gestio erabat garden eta argia eskaintzeko duen helburua betetze aldera, gardentasuna abiapuntu izango duen web gunea garatzeko lana egiten ari da. Udalak gune honetatik eskaini nahi ditu bere kudeaketari buruzko azalpenak, eta eskuragarri jarri nahi du udal jarduerari buruzko informazioa; azken finean, gardentasuna eta gobernu irekia bilakatu nahi ditu bere ekimen politikoaren ardatz nagusi.

rss Ezagutzera eman

Web gunearen bidez hiritarrei helaraziko zaien informazioa Gardentasun Lege Egitasmoan eta "Espainia Gardentasun Internazionala" izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearen Udalen Gardentasun Indizean ezarritako parametroen araberakoa izango da. Indize honek erakunde publikoen gardentasun maila neurtzen du datuen ebaluazioa eginez eta web orrialdean argitaratzen duten informazioaren arabera. Informazioa hainbat arlotan egituratzen da:

Informazio instituzionala, antolakuntzazkoa eta planifikaziozkoa.

Garrantzi juridikoari buruzko informazioa.

Kontratazioak.

Informazio ekonomikoa eta Aurrekontuen ingurukoa.

Goi karguen ordainsariak eta ondarearen egoera.

Gobernu taldeak bilatzen duena da udal jardueraren gardentasuna indartzeko ekimen hau web gunearen esparruan soilik ez geratzea, eta beste formula eta tresna batzuk aztertzen ari da basauriarrek erabakiak hartzeko prozesu eta irizpideak ezagutu ditzaten eta funts eta baliabide publikoak nola erabiltzen  diren jakin dezaten.

Basaurik Euskadiko beste 25 udalerrirekin batera Gardentasunaren aldeko  apustua egiten duten Euskal Udalen Sarea osatzen du. Andoni Busquet Basauriko alkatea hizlari izan zen udalerrien sare honek gardentasuna bultzatzeko eta hiritarrei beren udal kudeaketa hurbiltzeko egin zuen lehen foroan.