Prentsa Aretoa
Berriak
2013/06/19
"Euskara Arrigorriagako merkataritzara" kanpaina
2013rako aurreikusitako aurreneko bi ekintza gauzatu dira, honezkero, herriko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpainaren barruan.
Alde batetik, martxoan Euskara Arrigorriagako merkataritzara kanpainan parte hartzen duten 39 saltokietara bisitak egin dituzte. Horiek, merkatariek behar duten material eskaria jasotzeko aprobetxatu dira: kartelak, produktuetarako etiketak, itzulpenak…
Bestetik, Udalak herriko ostalariak euskararen erabilera handitzeko kanpainan parte hartzera gonbidatu ditu martxoa eta apirila bitartean. Lehenengoz, Euskara Arrigorriagako merkataritzara kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen diptikoa buzoneatu zaie herriko ostalarei (60 inguru). Ondoren, bisitak egin zaizkie, kanpaina zehatzago azaldu eta bertan parte hartzera gonbidatzeko. Momentuz, 13 ostalarik erabaki dute Udalarekin hitzarmena sinatzea. Ekainean bigarren buelta egingo du Udalak helburu horrekin.
Ostalariei pintxoetarako txartelak euskaraz ere jartzeko zerbitzua eskaini zaie, txartelak eusteko euskarridun-pintzak banatzearekin batera. Orain arte, 11 tabernak eskatu dituzte pintxoen txartelak elebitan jartzeko txarteltxoak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25