Prentsa Aretoa
Berriak
2013/06/19
Usansolokoa, mendea bete duen batzokia
Datorren larunbatean,ekainak 22, Usansoloko Batzokiak bere lehen ehun urteak beteko ditu. 100 urte igaro dira Francisco Antonio Abasolok (presidentea) Juan Oiarzabalek (presidente ordea) Manuel Sagarminagak (diruzaina), Enrique labordak (idazkaria) Jose Amorizak, Francisco Ezenarrok eta Julian Sagarduik (kideak) lehen Uri Buru Batzarra osatu zutenetik. Hain gertakizun berezia gogoratzeko, Usansoloko EAJ-PNVren oraingo Uri Buru Batzarrak ospakizun politikoa egingo du Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBko presidente andrearekin eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatearekin. Esandakoez gain,ekitaldian izango dira besteak beste Jose Luis Bilbao, Juan Mª Aburto, Aitor Esteban, Iñaki Anasagasti, Pilar Ardanza, Irene Pardo, Unai Rementeria eta Josune Albizua.
Ekitaldi politikoaren ostean eta Santurtziko alderdikideen laguntasunari esker, sardina erreak eskainiko zaizkie bertaratutako guztiei. Txikiek ere beren jolas gunea izango dute puzgarriekin eta jolas-tailer ezberdinekin.
Ospakizun horren markoan ere, aste erdian Batzokian erakusketa bat inauguratuko da Usansoloko hainbat agiri historikoekin -Sabino Arana Fundazioak utzita-, argazkiekin eta XX. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera komunikabideetan Usansoloko Uri Erakundeari buruz agertu diren albisteekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25