Prentsa Aretoa
Berriak
2013/10/09
Leioa gizarte bazterketaren kontra
Denbora latzak bizi ditugu eta hori ageri-agerian dago familia askoren ekonomian, oinarrizko beharrizanak , besteak beste elikadura asetzeko apenas dirurik ez dutelako. Horretaz guztiaz jabetuta, Leioako Gizarte Zerbitzuetako arduradunek baliabide nahikorik ez duten familientzako partidak handitu egin dituzte, eta beste erakundeekiko lankidetza aktibatu dute gai honetan eraginkor izan aldera.
2013 urtean Leioak harreman estua izan du Sortarazi Elkartearekin, Leioako familiei Elikagaien Bankuko produktuak helarazteko, Gizarte Larrialdi egoeretarako Laguntasunetarako 85.000 euro jarri dituzte eta bikoiztu egin dute Premia Larriko laguntasunetarako aurrekontua.
Orain arte Leioan 350 pertsona izan dira Udalak Sortarazi elkarteari laga dion lokalera eguneroko premiazko elikagaien bila joan direnak, hauetatik 127 dira adin txikikoak. Gizarte Zerbitzuak bideratu dituen familiak dira udal zerbitzuan erabiltzaile edo/eta familien egoera aztertu eta gero.
Aldi berean, Europar Batasuneko soberakinetatik ekarri diren elikagaiak bideratu dira, hau da, 16 tona eta erdi; eta hileroko edo eta aparteko bidalketak egin dira, orain arte premiazko12.550 kgelikagai izan direnak. Horrekin guztiarekin batera azpimarratu behar da solidariotasunaren balioa igo egin dela hileroko bidalketa hauek INBISA enpresak doan egiten dituelako .
Horrela ba, Leioak hurbileko jarraipena egiten die Leioako familien eboluzio eta beharrizanei, ahal duen neurrian beharrizan horiek asetzeko,bereziki premiazkoenak diren elikadura,mantenua, alokairua,zorpetzea eta abar; batez ere, tartean txikiak daudenean. Honen bidez, Leioako bizilagun guztiei gogoratu nahi zaie Gizarte Zerbitzuen bulegoa dagoela antzeko egoeran dauden familiek joaterik izan dezaten erakundeen laguntasuna eskatzera.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25