Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/10/12

Atutxa: “Madrilengatik balitz, oraindik ibiliko ginateke gurdiekin eta idiekin"

Foruko batzokia ireki zenetik hamar urte bete diren honetan, EAJren Bizkaia Buru Batzarraren presidentea den Itxaso Atutxak autogobernuaren alde mintzatu da. “Madrilengatik balitz, oraindik ibiliko ginateke gurdiekin eta idiekin. Zer gertatzen da abiadura handiko trenarekin? Nola liteke bidaiaririk gabeko estazioak egotea? Eta nola liteke baita Estatuak euskal Y-a bukatzeko berari dagokion dirua ez jartzea” galdetu du buruzagi abertzalek. Atutxak gaineratu duenez, “Espainiako gobernuak ahaztuta gaituen bitartean, guk irtenbideak proposatzen ditugu: kostu guztia gureganatzen dugu eta Kupotik kentzen dugu. Baina hori ere ez dute gure. Ez dute nahi ezer. Benetako arazoa da ez gaituztela maite”.

rss Ezagutzera eman
Atutxa: “Madrilengatik balitz, oraindik ibiliko ginateke gurdiekin eta idiekin

ARGAZKIA JAITSI

Atutxak salatu egin du “Werten legea edo toki erregimenari buruzko legea moduko agintekeriek gure eskuduntzak erasotzen” dituztela. “Indarrean dagoen lege ordenamendua mesprezatzen dute. Argi dago estatus berria behar dugula, Espainiarekin behar dugu harreman modu berria. Errespetu falta horrek oraingo ordenamendua hondatzen du, eta beste bidea hartzea baino beste erremediorik ez dago”.

 “Horregatik eskatzen dugu guk autogobernu maila handiagoa” gaineratu du buruzagi abertzaleak.” Herri honetako biztanleek hobeto bizitzea gura dugulako. Enplegu gehiago sortu gura ditugulako. Ekonomia suspertzeko baliabide gehiago izan gura ditugulako. Beharrean daudenak laguntzeko bitarteko gehiago izan gura ditugulako. Eta autogobernu maila handiagoa izan barik, hori dena ia ezinezkoa da”.

Atutxa, Espainiako Gobernuko presidente den Mariano Rajoy eta PSOEren idazkari orokor den Alfredo Perez Rubalkabari zuzendu eta esan dienez, “Rubalcaba eta Rajoy jaun horreek. Mesedez, hitz egin egizue argi eta garbi. Zer gertatzen da gure gaiekin?Zer gertatzen da gure arazoekin? Eta, bete barik geratu zaizkigun aginduekin? Bidean jartzen gaituzuen oztopo eta eragozpenekin?. Gu laguntzeko asmorik ez baduzue, eta argi eta garbi geratu da ez duzuela nahi, mesedez, behintzat ez molestatu, ez eragotzi. Utziguzue gura duguna, gustatzen zaiguna egiten, herri honen eta herritar hauen alde egitea da guk gura duguna”

Horri kontrajarriz, Atutxak, Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadirekin duen konpromisoa aldarrikatu du, “guk hemendik gobernatzen dogu hemengo herritarrentzat. Guk ez dugu urrutiko kontrol bidez gobernatzen. Gu ez gara inoren menpeko, ez gara sukursal bat. Guk ez dugu Madrilen galdetu behar zer esan ahal dugun, eta zer ez. Horregatik eskatzen dugu guk autogobernu maila handiagoa. Herri honetako biztanleek hobeto bizitzea gura dugulako. Enplegu gehiago sortu gura ditugulako. Ekonomia suspertzeko baliabide gehiago izan gura ditugulako. Beharrean daudenak laguntzeko bitarteko gehiago izan gura ditugulako. Eta autogobernu maila handiagoa izan barik, hori dena ia ezinezkoa da”.

Bukatzeko gaineratu duenez, “Onerantz nentorrela Autzaganeko tunelak ikusi ditut. Arazo bat zegoen tokian guk irtenbide bat jarri dugu. Hori da EAJren eredua. 113 milioi inbertitu ditugu Autzaganen eta Bermeon; kultura eta turismoaren alde egin dugu Bakearen Musearekin, Euskal Herria museoarekin, Arrantzalearen museoarekin...Hori da EAJ-PNVren politika. Hemen egiten duguna”.