Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/10/17

Atutxa: “Espainiako Gobernuak arrakalak bilatzen jarraituko luke Europa Parot dotrinaren kontra agertuta ere”

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan aditzera eman duenez "Espainiako Gobernuak arrakalak bilatzen jarraituko luke Europa Parot dotrinaren kontra agertuko balitz ere, azkenean legea bete eta dotrina indargabetzea onartu beharko lukeen arren".

rss Ezagutzera eman
Atutxa: “Espainiako Gobernuak arrakalak bilatzen jarraituko luke Europa Parot dotrinaren kontra agertuta ere”

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko jeltzaleen buruak Lomce legeari buruz esan duenez " Euzko Alderdi Jeltzalea eta Eusko jaurlaritza legea betetzearen alde agertu diren arren,  legeok une honetan gure eskuduntzen kontra doaz. Eta egoera horretan aukera handiegirik ez dugun arren,baikorrak gara oraindik. Lege hauek denbora luzea behar dute aplikatzeko, eta guk gogor egingo dugu lan, eta tramite guztiak ondo aztertuko ditugu Lomce legea betetzeko derrigorra ez izateko. Legearen barruan, ahal dugun neurrian, eginahalak egingo ditugu gurea bete dadin".

New York hiriko Euskal Etxearen mendeurrena ospatzeko ekitaldiaz azpimarratu duenez " EHBilduk ez du egia esan. Eskatzen zuena aniztasuna bazen, Lehendakaria da Euskadiko agintari gorena eta beraz, euskal hiritar guztiok ordezten gaitu. Erakunde guztiak eta alderdi politiko guztiak. Lehendakariak bidaia ez zuen EAJ-PNVren izenean egin, Lehendakari delako egin zuen, eta beraz, gu guztiok ordezkatuz. Bilduk ez luke egiak  ez direnak esan behar".