Prentsa Aretoa
Berriak
2013/10/28
Azkunaren esanetan "kritika doilorrak" dira gaixorik egotean egin zaizkionak
Bilboko alkate Iñaki Azkunak "doilor" jo ditu oposizioaren aldetik egin zaizkion kritikak osasun arazoak direla eta bere lanean egon ez delako, eta baieztatu duenez PP eta PSE alderdiek elkar borrokan erori dira Gobernuari "lidergorik eza" eta "zurbildu izana" leporatu diotenean.
Azkunak hitz horiek esan ditu hurrengo ekitaldirako aurrekontu egitasmoa aurkeztu den egunean. Azkuna aurrekontu egitasmoa aurkeztu eta ondorengo prentsa aurrekoan agertu da.
PSE eta PP alderdiek Gobernu taldeari "lidergorik ez duela" egotzi diote alkatea sei hilabetetan "ospitalean, ia mugitu gabe" egon ondoren. Alkateak "zital" jo du "politiko batek eraso izana" gaixotasun bat gorabehera. "Doilorkeria da, ezin izan dira lasai geratu eta elkarren arteko borrokan hasi dira" esan du Bilboko PP eta PSEk ispiluak islatzen duena ikusi dutela gaineratuz .
"Bilbo anabasa dela esan balute, lanik edo inbertsiorik ez dagoela... baina dena egin dute mozio bat sustatzeko Bilboko tenis lehiaketa edo Bilbo 700 ospatzeko ekitaldiak finantzatzeko" interpretatu du Azkunak.
Alkateak esan du bera ez litzatekeela sekula zinegotzi baten "desgraziaz" baliatuko" "halako eraso bat egiteko", eta baieztatu du PSE eta PPk beren kritikekin "fenomeno" jotzen duten arren, bera ez da "fenomeno" ezta taldekoak "hain txarrak" ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25