Prentsa Aretoa
Berriak
2013/10/31
Ermuko saihesbidea egiteko lanak datorren urtean hasiko dira
Ermuko EAJ-PNVk ermuar gizon eta emakumeei eskertu nahi die gure herriarentzat hain garrantzitsua den egitasmoa gelditu denean erakutsi izan duten pazientzia eta eroapena. Zorionez, proiektua berriro jarriko da martxan, Bizkaiko Foru Aldundiak diru-bilketa hobetzean berriro ekingo ziola esanez eman zuen hitza betez.
Ermua eta Mallabia arteko saihesbidea egiteko lanak 2014 urtean hasiko dira Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontuetan lan horietarako partida sartu duelako. Albiste ona da bi urtetan ziurgabetasun egoeran egon ondoren eta foru erakundearen eta Ermuko EAJ-PNVren artean konponbideak bilatzeko bilerak egin ondoren. Azkenean, funts nahikorik ez zegoela ikustean, Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok berak hitza eman zuen martxan jarriko zen lehen lana izango zela diru-bilketak horretarako aukera ematen zuenean.
Lehen momentutik beretik erakundeen aurrean irmotasunez defendatu izan dugu Ermuak saihesbidea behar duela, egitasmoa geldituta geratu baino lehenago egitasmoa errealitate izan zedin egin genuen bezalaxe. Lan isila baina sendoa eta etengabea egin dugu, Ermuko herritarrei propaganda baino, konponbideak emateko;eta konpromisoa borondate kontua baino, krisi ekonomikoa eta bere ondorioak diren kanpoko faktoreen mende zegoen arren, egitasmoa martxan jartzea lortu da, eta denok nahi dugu erritmo onean egin dadin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25