Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2013/11/20

Foruko Udalak beharrizanak dituzten herriko familientzako laguntzen ordenantzako aspektu solidarioa handitu du

Foruko Udalak, egungo egoera ekonomikoaz jabetua, beharrizanak dituzten herriko familientzako laguntzen ordenantzako aspektu solidarioa handitu du, bertako baserritarrei, herriko nekazal sektoreari ere laguntzeko helburuarekin. Aldaketa azaroaren 7ko, aurreko osteguneko plenoan onartu zen.

rss Ezagutzera eman
Foruko Udalak beharrizanak dituzten herriko familientzako laguntzen ordenantzako aspektu solidarioa handitu du

ARGAZKIA JAITSI

Aldaketa nagusia, Plenoan onartua, egun laguntzak jasotzen dituzten familiek herrian dagoen Dia Zentru Komertzialaz gain, bertako ekoizleen produktuak erostean laguntza jasotzean datza.

Horrela, Foruko Udalak, jasangarritasunaren irizpidea jarraituz, bertako nekazal produktuen kontsumoa sustatu nahi du, horrela Foruko ekoizleei zeharka lagunduko zaiela. Gainera, lehen sektorearen jarduera ekonomikoa indartu eta bultzatzen du aldaketak, egungo krisi egoeran, diru sarrerei dagokienez, egoera zaila bizitzen ari direla.

Foruko Udalak, 1994tik beharrizanak dituzten herriko familiak laguntzeko ordenantza erregulatzaile bet dauka, diru sarrera eskasek sortutako egoera ekonomiko zailak leuntze aldera. Krisi orokorreko egoera honen aurrean, laguntza hau handitu nahi izan du udalak, OHZ %10 eta %15 artean hobetuz edota ura, zaborra eta estolderia tasak murriztuz.

 
Ordenantzak ezartzen duenaren arabera, laguntza hau emateko prozedura funtsezko irizpide batean oinarritzen da, eskaera egiten dutenen benetako beharrizana eta diru sarreren eskasia, aldez aurretik egiaztatua.

 

Laguntza honen onuradunak laguntza eskatu aurretik urte betez Foruan erroldatutakoak; adin nagusikoak; eta diru sarreren eskasia frogatzen dutenak dira, bai eskatzailearena edo familia unitatearena.  Beste administrazio publikoetatik laguntzak jasotzen dituzten pertsonak ez dute laguntzarik jasoko.

 
Foruko Udalak, Udal Bando baten bidez laguntza eskatzeko epeak azaleraziko ditu. Eta instantziak behin jasota, Ongizate Sozialeko Komisioak aztertuko ditu eskariak.