Prentsa Aretoa
Berriak
2014/02/20
Durango-Gasteiz autobus zerbitzua hobetzea
Durangoko EAJ Udal Taldea eta Arabako EAJ Biltzarkide Taldearen elkarlanari esker atzo EAJk aurkeztutako mozio bat onartu zen Arabako Biltzar Nagusietan Durango-Gasteiz autobus zerbitzua hobetzeko. Alderdi guztien eritzia jaso eta gero atzerapen bat egon zen eta alderdi guztiek, PPk izan ezik, adostu zuten mozio bat Durango-Gasteiz autobus zerbitzua hobetzeko.
Durangoko Udala orain dela bi urte hasi zen zerbitzu hauen kexak jasotzen (segurtasun falta, irisgarritasun falta, ordutegi desegokiak, atzerapenak...) baina ahalmena Arabako Foru Aldundikoa denez bide instituzionala erabili zuen. Horrela Durangoko Alkatea de Aitziber Irigorasek Herrilan eta Garraio Saileko Foru Diputatuarekin batzar bi eduki zituen, baina ez zen ezer konpondu.
Hau dala eta arabakoEAJ Biltzarkide Taldeak interpelazio bat egin zion otsailaren 5ean zer jarrera duen Arabako Foru Aldundiak Gasteiz eta Durango lotzen dituen autobus-linea dela-eta sortu den egoerari buruz galdetuz, zer ekintzari ekin zion, eta zer ekimen abian jarriko zituen, jartzekotan, arazo hori konpontzearren. Baina ez zegoenez erantzunik mozio bat aurkeztu zuen atzo Durango-Gasteiz autobus zerbitzua konpontzeko. Gainontzeko alderdiak ados zeudenez eskaerarekin, PPk izan ezin , denen artean adostutako mozioa onartu zen.
Onartutako mozio honetan eskatzen dena autobús zerbitzua hobetzea da, segurtasun eta irisgarritasun arazoak direla eta dauden kexak kontutan hartzea eta Eusko Jaurlaritzarekin batera zerbitzua ikuskatzea eta mugikortasun premiak ahalik eta arinen konpontzea.
Aitziber Irigorasek, Durangoko Alkateak adierazi duenez “pozik gaude danon arteko lankidetzari esker EAJk Arabako Batzar Nagusietan aurkeztutako mozioak ia alderdi guztien babesa izan duelako eta horrela durangarren eskaerak oihartzuna eduki duelako. Dana dala, hamendik aurrera erne ibiliko gara mozioaren edukia bete dadin, beti ere ahaztu gabe gure helburua durangarren interesak zaintzea dela eta prozesu guzti hau gure bizi kalitatea hobetzeko dela"
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25