Prentsa Aretoa
Berriak
2014/02/24
Elorrioko udalak berenak diren bi etxebizitza enkante videz salduko ditu
Erosteko asmoa duenak eskaintzak aurkeztu ahal izango ditu martxoaren 30era bitartean. Etxebizitza biak, Goieta 20 kalean daudenak, barri-barriak dira 81,52 m2ko azalera eta trastelekua dituzte. 1. solairuko ezkerreko etxebizitzaren prezio-oinarria 133.700,00 eurokoa da, eta aldiz, 2. solairuko ezkerreko etxebizitzarena 144.600,00 eurokoa.
Elorrioko Udalak enkante bidez udalarenak diren bi etxebizitza salgai jarri ditu, eta gura duen edonork eskaintzak aurkezteko aukera izango du martxoaren 30era bitartean. Etxebizitza bakoitzak 81,52 m2ko azalera eraikia du. Etxebizitzak, Goieta kaleko 20. zenbakian daudenak, barri-barriak dira -estreinatu gabeak- eta trasteleku bana dute. Egiaztagiri energetikoa dute biak, eguzkitsuak dira eta igogailua, banakako berokuntza, eta bideo-atezaina dituzte.
Hiru logela, bi bainugela, egongela, eskaratza, balkoia eta eskegilekua ditu bizitza bakoitzak. Trastelekuetan aldea dago bata bestea baino handiagoa da eta. Beraz, 1. lotean sartu den etxebizitza 1. solairuko ezker aldekoa da, honi dagokion trastelekuaren azalera 17,14 m2koa izanik, eta prezio-oinarria 133.700,00 eurokoa. 2. lotean 2. solairuko ezker aldekoa sartu da. Honi dagokion trastelekua 20,37 m2koa da, eta prezio-oinarria 144.600,00 eurokoa.
Enkantean eskaintzak aurkeztu ahal izateko lizitatzaileak lizitazio oinarrirako, kasu bakoitzean, ezarritako prezioaren %2ari dagokion bermea ezarri beharko du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25