Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/03/06

Burutu da Naturbideak sarearen lehenengo fasea Elorrion

Momentuz hiru gunetan garatu dira beharrok: San Agustin, Zenita-San Juan eta Santiago. Guztira 109.915,69 € (BEZik barik) inbertitu dira.

rss Ezagutzera eman
elorrio, ana otadui, eajpnv

ARGAZKIA JAITSI

 Eremu biologikoak lotzea eta, mugikortasun jasangarria eta aire zabaleko aisia bultzatzeko antolatutako NATURBIDEAK sarearen lehenengo fasea burututzat emon du Elorrioko Udaleko Ingurumen arloak.

Azaldutakoagatik eta Naturbideak eremua oso zabala delako udalak proiektua faseka gauzatzea erabaki zuen. Beraz, lehenengoak hiru inguru hartzen ditu: San Agustin, Zenita-San Juan eta Santiago. Inguru hauetan hainbat hilabetetako beharraren ondoren beharrak burutu dira eta abenduaren XXtik zabalik dago ibiltarientzat.  

Proiektuaren aurrekontua 109.915,69 eurokoa izan da (BEZa barne) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren eta Elorrioko Udalaren artean ordaindu dena, bakoitzak herena.

Inguru hauetan egindako beharrak honako hauek dira: komunitatearentzat interesgarriak diren habitatak birsortu, San Agustinen udalak dituen bi lursailetan landareak sartu, degradatutako inguruak sasiz garbitzeaz gain interesekoak ez diren landareak kendu, zuhaitz edo arbola zaharrak utzi eta lur aberatsa gehitu. Argiñeta eta San Juan inguruetan inausketak egin dira. Bestalde, San Agustingo bidearen zati batean banbua kendu da, Aldapen eta Urkizuaranen errekak garbitu dira, Aldapen, San Agustinen, Zenita-San Juanen bideak itxuratu dira, eta seinaleak instalatzeaz gain informazio panelak ere jarri dira.