Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/03/31

Durangoko bonbardaketaren 77 urte bete dira

Aurten 77 urte betetzen dira, martxoaren 31n, Italiako Aviazione Legionaria-ren hegazkinak, Errepublikako Gobernuaren aurka altxatutako espainiar ejertzitoaren adiskide hurbilak, bonbak jaurti zituztela Durango Uriko bihotzaren erdian. 3 minutu eskasean 336 pertsona hil ziren, eta 300 eraikin inguru haustu edo kaltetu zituzten. Zenbait gorpu aste luzez egon ziren hondakin artean harik eta jaso zituzten arte.

rss Ezagutzera eman
Durangoko bonbardaketaren 77 urte bete dira

ARGAZKIA JAITSI

Bonben jomugak 3 ziren: Otxandio, Elorrio eta Durango. Savoia bonba-hegazkinek bonba-tona ugari jaurti zituzten herritarren gainean.

 

Lehenengo mundu gerran egon ziren dagoeneko biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketak, baina Durangokoa izan lehena era planifikatu eta sistematikoan egin zena. Gerra-estrategia berri baten hasiera izan zen.

26 egun geroago, Alemaniako Condor legioak, hegazkin italiarren laguntzaz, Gernika bonbardatu zuen.

 

Durangoko Udalak, aurten ere, omendu izan ditu bonbardaketa jasan zuten pertsona guztiak, errespetua, aitortza eta omena merezi dutelako.  Are gehiago, matxinatuek diseinatu eta hegazkin italiarrek gauzaturiko bonbardaketa lazgarri honen atzetik, 40 urte ilun etorri ziren: beldurra, gezurrak eta diktadura zorrotza nagusitu ziren urte luzez. Garai hartako durangarren duintasunak tinko iraun zuen, baina justiziazkoa da, guk, oinordekoek, gertakari tamalgarri haiek urtero gogoraztea.