Prentsa Aretoa
Berriak
2014/05/13
Garapen Jasangarria Urkulluk Troikaren aurrean defendatu duen eta pertsonak helburu dituen Europan hasten da
Izaskun Bilbao Barandicak gaurkoan azpimarratu du Europar Batasunak bultzatzen dituen jasangarritasun neurriak Urkullu Lehendakariak Troikaren aurrean defendatu eta pertsonak helburu dituen Europan hasi eta amaitu egiten direla . "Europar Batasunaren 2020 estrategiaren inguruan sortu den hazkunde jasangarria zuzena eta adimentsua izango da, pertsonen talentuan, ezagutzan eta ekimenean oinarritzen bada. Integratzailea ere izango da, berdintasuna eta aberastasuna modu orekatuan banatzeko gaitasuna, adimentsuak eta bidezkoak direlako. Beharrezko baldintza da hori, eskuragarri dagoen talentu guztia prestakuntza bidera sar dadin, eta behar dugun munduaren alde egin dezan; hau da, espekulaziorik gabe, ustelkeriarik gabe".
Bermeoko politikariak azpimarratu du jasangarritasuna kontzeptu diziplina anitza dela, eta huts egitea dela soilik ingurumen gaiei lotzea. "Hazi eta lehiatu beharra dugu ezagutza eta berrikuntzaren oinarri gainean. Eta kudeaketa publiko zein pribatuan ekin eta arriskatu behar dugu helburu hori lortzearren. Europarentzat jasangarria ez dena da eskubideak eta lan kosteak murriztean eta ke toxiko artean lan egitean oinarritzea. Aspaldiko partez pentsatzen dudana da, mundua ez da jasangarria edo iraunkorra izango gu txinatarren antzera lan egiten tematzen bagara, bere eredu sozialagatik mundu osoa erakarriko duen Europa eraiki beharrean. Lortu behar duguna da txinatarrak izan daitezela gure erara lan egiten hasten direnak".
Ideia horiek garatzeko, Bilbao Barandicak kontsumo jasangarriaren aldeko apustua egin du, eta azpimarratu egin du kontzeptu horien bien baturak gure energia faktura arindu egingo duela eta atea zabalduko diola energia berriztagarriei, erregai alternatiboei eta generazio deszentralizatuari buruzko ikerkuntzari. Era berean, finantza sektoreak bere benetako egitekoa berreskuratzearen aldeko apustua egin du eta Harpagonen antzera jardun beharrean, horiek ekimen guztiak babes ditzan. "Balore horiek bankuetan ezartzea ere bada jasangarritasunaren alde egitea".
Eurodiputatu jeltzaleak garraioan aplikatutako jasangarritasuna ere aipatu du, eta Europa aldean sektoreak hurrengo urteetan biziko duen eraldaketa deskribatu du. "Garraio era ezberdinak kudeatzetik igaroko gara mugikortasun sistema integratua eraikitzera, eta gure bidai txartelak erosiko ditugu azken kilometroan nola mugituko garen adieraziz. Enpresek ere beren bidaiak zehaztasun maila horrekin planifikatu ahalko dituzte. Horrek guztiak garbiago egingo gaitu eta negutegi efektuko gasen jaulkipena murriztuko du".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25