Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/05/19

EAJk Bilboren eraldaketa aurkeztu du Euskadik Europan eskaini nahi duen eredu gisa

Izaskun Bilbao Barandica Europar hauteskundeetarako EAJ-PNVren hautagaiak Bilboren eraldaketa aurkeztu du gaur goizean, Euskadik Europan eskaini nahi duen ereduaren adibide gisa. Eurodiputatu jeltzalearen esanetan, “Bilbo izan da hazkunde jasangarriaren eredu, ekonomia errealarekin eta garapen sozialarekin, laurogeigarren hamarkadan bizi izan genuen gainbehera etorkizunera begira dagoen sare produktibo sendo bihurtzeko gai izan ginelako, orduko lanak egin zirelako eta orain ere egiten ditugulako”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak azpimarratu duenez, eraldaketa honek pertsonengan du sorburua: “Pertsonei eta beren ezagutzari esker egin izan dugu. Lidergo industrialari esker eta politika industriala egiteko bidea eman zuten erakundeei esker. Politika soziala egiten lagundu dutelako. Potentzialak dituzten hiriak sortzen ditu, sortzaileak, diseinuarekin.Bertan bizi diren pertsonentzako aukerak aurreikusiz. Bizitzeko moduko hiriak. Ideia horiek guztiak erabili nahi dira Europa berriaren eraikuntzan. Urkullu Lehendakariaren Europa, pertsonak erreskatatzen dituena. Agirre eta Landabururen Europa gizatiar, social eta federala . Euskal eredua”.

Izaskun Bilbao Barandicak bere hitzaldia hasi du Ibon Areso hiriko alkatea bere izendapenagatik zorionduz “hiriaren eraldaketa tailerrean bizi izan duzu, makina gelan. Inork baino hobeto ezagutzen duzu” eta  azpimarratu duenez “hurrengo mailaren arkitektoa  zara eta hori gogoratzea da Iñaki Azkunari egin diezaiokegun omenaldirik onena. Lanak jarraipena duelako. Eta eskurik onenetan dago”.

Hautagaiak azpimarratu duenez  pertsonen ezagutza da Bilboren eraldaketaren giltzarria, eta ekitaldia egin den tokiaren argazkiaren balioa azpimarratu du “izan ginena eta garena“ da,hau da, “inguru honetan dagoen komunikazio mundua, kontatzen duguna, ETB eta bere ondoan dauden hedabideak eta han eta hemen ordezkatzen gaituzten sinboloak,San Mames, horien guztien artean”.

Bilbaok azpimarratu duenez Bizkaiko hiriburuaren eredua  Brusela eta Estrasburgon aurkeztu da eraldaketaren adibide gisa, eta zentzu berean azpimarratu du arrakasta honi eransten zaizkiola Gasteiz hiria hiriburu berdea izan zela, Donostia kulturaren hiriburu izango dela eta Iruñearen beraren sinbolismoa. “Horiek guztiek erakusten dute  mundura zabaltzeko dugun asmoa. Hori da Europan batzea. Hori da Europan eraikitzea. Hitz hutsaletatik harago. Ideiak, eredua eta emaitzak. Horregatik dator liliputienseena, txikiena.Bidea ematen diegu itsasontzi handiei, besteen patuaren jabe direla uste duten horiei. Krisiarekin batera eszenatokiaren monopolioa galdu dutela ikusten ez duten estatu horiei. Eta, badakizue Titanic itsasontziari zer gertatu zitzaion: harrokeria eta autoestimu handiegia. Handi sentitzen direnei kostatu egiten zaie norabidea aldatzea. Krosko-zulo horiekin gehiago kostatuko zaie. Horregatik, Guggenheimen titanioak itsutu egiten dituen bitartean, iraganetik hitz egiten jarraitzen dute. Eta, lehendakariak behin eta berriz gogorarazi die gauza guztien gainetik pertsonak daudela.

Izaskun Bilbao