Prentsa Aretoa
Berriak
2014/06/06
Maria Uribe Gerendiain, Gernika-Lumoko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia
Duela hiru hilabete inguru hasi zen prozesuaren emaitza izan da. Prozesu honetan parte hartu izan dute nahi izan duten alderdikide guztiek eta Gernika-Lumoko hainbat gizarte eragilek (merkatariak, ostalariak,gazteak, helduak, Gernikako kirol erakundeetako ordezkariak, Kultur erakundeetako ordezkariak, enpresa eta langileen ordezkariak eta abar).
Iritzi guztiak entzun eta gero eta Uri Buru Batzarraren proposamenez, Maria Uribe Gerendiain aho batez aukeratu dute EAJren Uri Batzarrean. Bera izango da EAJ-PNVk Gernika-Lumoko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia.
Horrela ba, 2015eko maiatzean ospatuko diren Udal Hauteskundeetan Maria izan daiteke hiribilduko kargurik gorena hartzen duen lehen emakumea.
Maria Uribe Gerendiain, gernikarra, 47 urtekoa eta euskalduna da , ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Eskarmentu handia dauka udal jardueran (azken 8 urteotan zinegotzi izan da eta udal gobernuari oposizio eta kontrola egiteko lanean jardun izan du) eta gainerako euskal erakundeen ezagutza sakona ere badu, bere lan etapa ezberdinetan hainbat erakundetan lan egin izan duelako .
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da eta bi gradu-ondo ditu Ingurumen Zuzenbidean. Besteak beste lan egin izan du Urdaibaiko Biosferaren Erretserbaren Patronatuan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailean. Gaur egun (azken 10 urtetik hona) esandako Sail horretako Zuzendari Nagusia da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25