Prentsa Aretoa
Berriak
2014/06/06
Justiziak berriz baliogabetu du Bildu eta ez du arrazoirik ikusten Bakioko Txakolingunearen esleipenaren aurrean diligentziarik zabaltzeko
Beste behin ere, justiziak bidea itxi dio Bilduk EAJ-PNVren ustezko eginbide irregularrak salatzeko daraman estrategiari. Estrategia honekin Bilduk Euzko Alderdi Jeltzaleak duen irudi onarekin, azken 100 urteetan landu duen irudiarekin, bukatu nahi du. Oraingo honetan, Bizkaiko fiskaltza probintzialak amaitutzat jo ditu Bilduk Bakioko Txakolingunea esleitzeko prozeduran salatu dituen ustezko irregulartasunak ikertzeko eskariarekin hasitako izapideak. Bilduk aurtengo urtarrilean aurkeztu zuen eskabidea eta "fondo publikoak bidegabe erabiltzea eta iruzur egitea" egotzi zitzaion Aitor Apraiz alkateari. Baina, beste behin ere, justiziak lurretik bota ditu Bilduk EAJ-PNVren arduradun instituzionalen izen ona zikintzeko egiten dituen saiakerak, eta arrazoia eman dio Bakioko udalari, museoa egiteko proiektua kudeatzeko eta esleitzeko orduan garatu duen jardunean.
Bakioko alkatearen kontra ireki ziren izapideak amaitutzat eman ondoren, Aitor Apraiz lasai dagoela eta Bakiok garapen kultural eta ekonomikorako egitasmoaren aldeko lanean jarraituko duela esan du, txakolina eta Bakioren ezaugarri "ugari eta anitzak" ezagutzera emateko”.
Apraizek azpimarratu duenez Bakioko Udala bere ingurua eraberritzeko eta bere balioa azpimarratzeko lan handia egiten ari da eta behar besteko azpiegiturak martxan jartzeko prozesuan ari da Bakio herria turismo eta kultur eta aisialdirako gune indartsua izan dadin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25