Prentsa Aretoa
Berriak
2014/06/12
“Zierbena zorionekoa izan da Marce Elorza moduko alkatea izan duelako eta Zierbena zorionekoa da oso, beste alkate bikaina berreskuratuko duelako, Iñigo Ortuzar"
BBBko presidente Itxaso Atutxak Iñigo Ortuzar EAJ-PNVk udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategaia aurkezteko egin den ekitaldian azpimarratu duenez "Zierbena zorionekoa izan da Marce Elorza moduko alkatea izan duelako eta Zierbena zorionekoa da oso, beste alkate bikaina berreskuratuko duelako, Iñigo Ortuzar". Ekitaldi berean izan da Zierbenako oraingo alkate Marce Elorza.
Buru jeltzalearen lehen hitzak izan dira Elorzak udalean egindako lana goraipatzeko. "Marcek alkate gisa egin duen lanarekin eta berarekin egon den lan taldeak erakutsi dute eguneroko lanei nola ekin behar zaien eta hurrengo egunerako ilusioak nola sortu behar diren ”.
Atutxa pozik agertu da Iñigo Ortuzar moduko hautagaia aurkezteko momentuan "EAJ-PNVk udaletan duen egiteko era eta estiloa bermatzen du. Iñigo herrian ezaguna eta maitatua da. Herritarrek gogoan dute alkate ona izan zela herrikideekiko zuen hurbiltasunagatik. Zierbena ezagutzen du eta udala ezagutzen du. Jakin badaki hau ez dela hautagai izateko une erraza. Gure herrikide asko politikatik urrun sentitzen dira eta konplikatua da gure herri eta hirietako alkategai izatea onartzea. Horregatik asko diegu eskertzeko gure hautagai guztiei. Euskadiko alderdirik munizipalistena denaren markaren adibiderik onena dira ”.
Itxaso Atutxak amaitzeko esan duenez "urte gogorrak biziko ditugu oraindik arlo ekonomikoan,baina aldaketaren zantzua nabaritzen hasiak gara. Gure udaletan oso kudeaketa lan zorrotza egin beharko dugu, baina aldi berean, pertsonentzat ilusioa eta aukerak sortaraziz. Pertsonak dira,zalantzarik gabe, udal esparruan egiten dugun lanaren oinarri,funtsa eta helburu nagusia" .
Zierbenako EAJ-PNVk 2015 urteko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategai Iñigo Ortuzarrek Zierbenako alderdikide jeltzaleei bere esker onik beroena adierazi nahi izan die, eta bere familiari eskertu dio erakutsi dion laguntasun eta indarra.
Ortuzarrek azpimarratu duenez "ohorea da Zierbenako interesak berriz defendatzea. Benetan esaten dizuet Euzko Alderdi jeltzaleko gizon eta emakumeok argi eta garbi daukagula gure iparra zein den, eta zalantzarik ez izan indar biziz nagoela, denon artean, Zierbena hobea,osasungarriagoa eta itxaropentsuagoa lor dezagun" .
Jeltzaleen hautagaiak amaitzeko esan duenez "gure nagusiengandik jaso dugun ahalegina gazteen ilusioarekin uztartuko dituen Zierbena herria nahi dugu; inguratzen gaituzten herrien artean, Bizkaia eta Euskadi osoan erreferentzia izango den Zierbena" .
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25