Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2014/06/13

Atutxa: “Gernika-Lumok ondo prestatutako alkatea behar du, udal eta foru bizitza ondo ezagutzen dituena, Maria Uribe bezalakoa"

“María Uribek ondo baino hobeto ezagutzen du Gernika-Lumo herria. Maria Uribek ondo baino hobeto ezagutzen ditu hemen, Gernika Lumon dituzuen beharrak. Gernika-Lumok ondo prestatutako alkatea behar du, lan esperientzia zabalarekin, udal eta foru bizitzak ondo ezagutzen dituenak, lan egiteko gaitasunarekin, ilusioarekin eta etorkizunerako planekin, berriz ere Gernika Lumo eskualdeko herri nagusi izatea lortzeko" horiek izan dira Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBko presidenteak Maria Uribe EAJ-PNVk 2015eko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategaia aurkezteko ekitaldian izan dituen lehen hitzak" .

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Atutxak azaldu duenez "denbora eta ahalegina eman dugu gure udalerrien egoera aztertzeko, gobernuan gauden udalerrietako egoera aztertzeko eta oraingoa bezalako herrietan, Gernika Lumon bezala oposizioan gauden udaletan dugun egoera aztertzeko. Hemen, Uri Erakundeak Maria Uribe aukeratu du alkatetzarako. Erabaki hausnartua eta adostua. Erabaki ausarta eta zuzena".

Bizkaiko jeltzaleen buruak EAJ-PNVren hautagaiari zuzendutako hitzekin amaitu du. "Maria, benetan eskertu nahi dizut EAJ-PNVren proposamena, alkatetzarako aurkezteko proposamena onartu izana. Une zaila da honelako lanak hartzeko. Bereziki ausarta da, gobernuan ez gauden herrietan. Zure indarra, zure ilusioa eta Gernika-Lumoren etorkizunean duzun konfiantza guztioi heldu zaigu. Ziur nago datorren urtean gernikar guztiei helduko zaiela. Zorionekoa Gernika-Lumo Maria bezalako alkatea izango duelako, hiribildu honek Herri honetan erreferente izateko harrotasuna senti dezan".

Maria Uribe Gernika-Lumoko EAJ-PNVren hautagaiak bere esker ona adieraziz hasi nahi izan du " eskerrik asko EAJ-PNVk nire jaioterriko zerrenda-buru hautatu nauelako. Ilusio eta ardura handia daukat Alderdiak nire eskuetan jarri duen lanari ekiteko. Ilusio handia daukat nire herriaren aldeko lana egiteko, azken 7 urteotan egin izan dudan moduan. Ardura handia be badaukat, jakin badakidalako gure helburuak oso handiak direla eta gogor ekin beharko diodala" .

“EAJ-PNVren aldetik, orain dela 7 urte galdu genuen alkatetza berreskuratzeko lanari ekingo diogu. Aldi berean, ardura handia ere bada, gure hiribilduak aldaketa handia behar duelako. Aldaketa handia egin behar da Gernika-Lumo gure herriak Busturialdean izan duen garrantzia berreskuratu dezan, eskualde osoan ekonomia eta zerbitzuak bultzatzeko elementu nagusia izan dezan" gaineratu du Uribek

Hautagai jeltzaleak udalerrian bizi den une ekonomiko latza aipatu du. Maria Uribek argi hitz egin nahi izan du "Gure helburua da Gernika-Lumo orain dagoen krisitik ateratzea, eta horretarako ez dago formula magikorik. Errealitateak aurkeztu behar dira eta ez ilusioak eta gezurrak saldu, nahiz eta zailagoa izan edo boto gutxiago eman"

Amaitzeko esan duenez "Jakin badakigu Udalaren egoera ekonomikoa ez dela bat ere ona, azken urteotako lan ekonomikoa ona izan ez delako. Horregatik uste dugu lehenengo eta behin gastuak kontrolatu egin beharko direla. Familia guztietan gertatzen den moduan, ezin dugu kutxan ez daukagun dirua gastatu".