Prentsa Aretoa
Berriak
2014/06/14
Itxaso Atutxak: “BizkaiaGO!k helburu argi bat du: Bizkaiarentzako etorkizun hobea lortzea. Bizkaiaren alde eutsiz”
Ehun bat pertsona elkartu dira Lekeitio Bizkaiago! ekimena martxan jartzeko. Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa Lekeition egin da gaur BizkaiaGO! Ekimenaren bigarren ekitaldia, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarren parte hartzerako sustatzen duen ekimena, eta enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko proposamenak pentsatzen jar daitezen, herrialde osoan mila bat pertsona mugiaraziko dituena.
Ekitaldi honetan EAJko BBBko presidenteak, Itxaso Atutxak parte hartu du eta hauek esan dira bere adierazpenak "dakizuenez, BizkaiaGO! izeneko hau hiritarren parte hartzerako abian jarri dugun ekimena da,zeinen bidez mila bat bizkaitarren iritzi eta irizpideak batuko diren, helburu zehatz bat lortze aldera: enpleguari eta suspertze ekonomikoari laguntzea".
"Azken finean, Bizkaia osoarentzako etorkizun hobea egiten laguntzea da helburua, Bizkaiaren alde indarrak batzen.Gaurko honetan ehun pertsonei entzun diegu, eta mila bat izango dira egitasmo honen inguruan batuko direnak. Apirileana ere ehun pertsonatik gora elkartu ziren Getxon, Bizkaian zehar garatzen ari garen egitasmo honen barruan.Herri ezberdinetatik etorritako emakume eta gizonak. Bakoitza bere ideologiarekin, bakoitza bere ardura eta erantzukizunekin. Bakoitza bere ikuspuntu eta irizpideekin", esan du BBBren burukideak.
Atutxak Lekeitioko ekitaldia buruz hau da esan duena "helburua,ordea, bakarra eta denontzat berdina da: Bizkaia herrialdearentzat etorkizun hobea bilatzea, enpleguarekin eta jarduera ekonomiko sendoagoarekin. Etorkizun oparoagoa. Gaurko honetan Lea Artibai eskualdera hurbildu gara, eta jakin badakigu hemen ekimen pribatuek aparteko ahalegina egitea behar dugula. Eskualde honetan jarduera industrial ekintzaileagoa sor dezaten eta hemengo enpresa txiki eta ertainentzat elementu bultzatzaile izan daitezen. Baina, Lea Artibai eskualdean, Bizkaia herrialdean eta Euskadi osoan, lan harreman eredu berria behar dugu, elkarrizketa lehenetsiko duena, xantaia antzua, gatazka eta ezetza sistematikoa alde batean utziko duena, jarrera horiek herria eta gizartea hondamendira bideratzen dutela argi izanik".
Azkenik, BBBren presidenteak azpimarratu du "enpresa eta enpresari horiei guztiei zor diegu aitortza eta laguntasuna. Enpresa txiki eta ertainak, denda txikiak.... horiek dira enplegua sortzen eta ekonomia benetan biziberritzen eta mantentzen dutenak.Gure gobernuak erabateko konpromisoa hartu du pertsonekin.Gure Bizkaiko Aldundia buru belarri dago pertsonen aldeko lanean. Eta EAJk gobernatzen duen udaletan pertsonak dira helburu, pertsonengandik hurbil egotea da xedea".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25