Prentsa Aretoa

Berriak

2014/08/21

Aresoren ustez, hauteskunde-erreformaren inguruko eztabaida “bidezkoa” da, baina “prezipitatua” ere bai

Bilboko alkateak, Ibon Aresok, hauteskunde-erreformaren inguruko eztabaida "bidezkoa” dela adierazi du, baina PPren gobernuak “hauteskunde bezperetan" proposatu izana "prezipitatua" dela uste du.

rss Ezagutzera eman
Aresoren ustez, hauteskunde-erreformaren inguruko eztabaida “bidezkoa” da, baina “prezipitatua” ere bai

ARGAZKIA JAITSI

Horrela agertu da Areso PPren gobernuak boto gehien lortzen dituen hautagaia alkate izateko planteatutako hauteskunde-erreformaren aurrean, Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean.

“Boto gehien lortu dituen hautagaiaz ari ez dela” zehaztu ostean, Bilboko agintzaileak munduan alkatearen hautaketa zuzena ahalbidetzen duten ereduak daudela adierazi du, eta horrenbestez, eztabaida “bidezkoa” dela. “Alkatearen hautaketa zuzena ahalbidetzen duten eredu demokratikoak dira”, gehitu du. Dena den, “hauteskunde bezperetan prezipitatua” den eztabaida planteatu ezin dela ziurtatu du. Bere kasuan, ekaineko hauteskundeen ostean “denbora eta lasaitasun gehiagorekin, gai hau eztabaidatu nahi bada, eztabaidatuko da eta ikusiko da eredua".

Era berean, “adostua” izan beharko litzatekeela eta "ezin dela gehiengoa duen egoera batek eta adostasunik gabe ezarri" esan du. “Hauteskundeen gaiak adostasuna eskatzeko moduko garrantzia du, eta ez eredu bat ezartzen duten gehiengo absolutuak", adierazi du.

Aresok "arazo berbera” autonomia erkidegoetako edo gobernuko presidentea hautatzeko zergatik proposatzen ez den galdetu du. Izan ere, bere hitzetan "ez dakit bulegotxo baten nortzuek ituntzen duten alkatearen hautaketa, baina beharbada gobernuko presidentearen izendapena ere itundu dezakete”.

Bilboko alkateak esan bezala, alkatearen hautaketa zuzenekoa izango balitz, “alkatearen eta udalaren eskumenei dagozkien jokuaren erregelak egoera horretara egokitu beharko lirateke” eta eskumen horiek aldatu egin beharko lirateke.

Bestalde, Izaskun Bilbao Barandicak gaur Onda Vasca-n adierazi duenez, Europar Parlamentuko liberal eta demokraten taldea (ALDE) PPk hurrengo udal hauteskundeetako lege-eremua aldatzeko proposatu duen hauteskunde-legeen erreforma ikertzen ari da.

Bilbao Barandicak hauteskunde-erreformaren edukiak eta prozedura kritikatu ditu eta argi utzi du bere alderdia beti dagoela hitz egiteko prest. Hala ere, aukeratutako momentua, aurreratutako proposamenak eta bereziki “denei entzuteko” ideiak, hasieratik elkarren arteko gogoeta bat proposatu ordez, agerian uzten dute erreforma honen asmoa.

Euskal eurodiputatuak Europako gaur-gaurko beste gai batzuk birpasatu ditu, Eskoziako erreferenduma eta antzeko egoerek europar erakundeei eragiten dien arazoa, esaterako. “Gu gai hau Europaren gai zerrendan sartzearen aldekoak gara. Gai hau barrutik konpontzen ez bada, Europaren ebazpena izan dezan eta Europan prozesu hauetatik sortutako errealitate berriak integratzeko prozedura egon dadin proposatzen dugu. Izan ere, egun hutsune legala dago, eta ez europar hiritarrak direnak eta hala izaten jarraitu nahi dutenak automatikoki Batasunetik kanpora bidaltzeko aurreikuspen bat".

Errusiaren zigorrak herrialde horretan Europako fruta eta barazkien merkaturatzearen aurka egitegatik sortutako krisiari dagokionez, Bilbao Barandica laguntza programak berehala martxan jartzearen alde agertu da eta Errusiak Ukraniako krisiagatik jasotako zigorren ostean horrelako ondoriorik egotea aurreikusten ez zela deitoratu du.