Prentsa Aretoa
Berriak
2014/09/18
Itxaso Atutxa: “Profesional nekaezina benetan, Karrantzaren onurarako egingo du beti lan Julian Isuskizak”
“Julian eskualdeko bizimodua eta errealitatea ezagutzen dituen profesionala da eta Karrantzako egoera zaila ere ezagutzen du. Langile nekaezina benetan, Karrantzaren onurarako egingo du beti lan”. Hitz horiekin aurkeztu du Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBko presidenteak Julian Isuskiza, 2015eko udal hauteskundeetan Karrantzako EAJ-PNVk alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Ekitaldia gaur goizean egin da Karrantzako El Suceso zelaietan. Bertan ospatu da gaur Enkarterrietako udalerri honetako jaietako egun handia.
“Hunkituta sentitzen naiz, ohoragarria da niretzat, gaur Enkarterrietako udalerri ezberdinetan 2015eko maiatzaren 24an EAJ-PNVk aurkeztuko dituen hautagaiez inguratuta egotea. Alderdiak eginiko enkargua apaltasunez, konpromiso osoz eta ilusioz onartu duten emakume eta gizonak”, eskertu du Atutxak. “Enkarterri osoak adorez eta erabakimenez ekin dio krisiaren zartako gogorrari aurre egiteko lanari. Milatik gora lanpostu galdu dira krisialdian daramagun aldi luze honetan. Baina, eskualdeko alkate jeltzaleen ahaleginari esker, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntasunarekin, Enkarterrietako sare industriala berregiten hasia dela ikus dezakegu, eta langile asko beren lanpostuetara bueltatu dira”, aurreratu du. “Asko dugu oraindik egiteko, eta horretarako EAJ-PNVk prestigiodun gizon eta emakumeak, gaitasun profesional paregabea eta Enkarterri osoaren aldeko konpromisoa erakutsi duten pertsonak aukeratu ditu erakundeen ardura har dezaten. Gure eskerrik beroena guztioi, erronka honi baietza eman diotelako. Gogoan izan dezagun, politikak azken aldian bere ospe ona galdu duelako, ezin dugula ahaztu gure herrikideek kudeaketa lan arin, eraginkor eta arduratsua behar eta merezi dutela”, ebatzi du BBBko presidentea.
Julian Isuskizaren izendapenarekin, Karrantzako EAJ-PNVk berrikuntzaren aldeko apustua egin nahi du. Jeltzaleen batzarrak 50 urteko farmazia gizon hau aukeratu du, elikaduran eta elikaduraren segurtasun alorrean aditua. Aukeratu berriak adierazi duenez herrikideen konfiantza jaso nahi du Enkarterrietan bizi den "orainaldi ziurgabea" "etorkizun oparo" bihurtzeko lana egiteko. Isuzkizak azpimarratu du "ohore handia" izan dela aukeratua izatea, eta bere asmoa dela boto emaileei "aukera zuzena egin dutela erakustea".
Eta horretarako "lana, indarra, ilusioa, egitasmoak ondo egiteko gogoa eta Karrantza herriaren eta Karrantzako herritarren aldeko lana egiteko konpromisoarekin" aurkeztuko da hauteskundeetan, "hori baita benetan inportantea dena". Era berean "kanpaina garbia" egiteko konpromisoa adierazi du "jarduera positiboarekin, gaitzespenik gabe, gardentasunarekin, egiarekin eta lan etengabearekin".
Itxaso Atutxarekin batera Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Unai Rementeria, Aldundiko Lehendakaritza diputatua; Irene Pardo, Nekazaritzako diputatu eta EAJ-PNVk Zallarako aurkezten duen alkategaia; Ikerne Zuluaga, Nekazaritza zuzendaria; Trutziozko alkatea eta alkategaia, Jose Manuel Coteron; Galdames eta Gueñesko hautagaiak, Asier Larrucea eta Imanol Zuluaga, hurrenez hurren; Luis Mª Arteatx, Amaia Arregi, Aitziber Oliban eta Juan Felix Naberan, burukideak; Irene Edesa, Bizkaiko Batzar Nagusietako kidea; Vanesa Iza eta Jon Mikel Latatu, Aberri Batzarreko kideak, izan dira hautagai berriari bere laguntasuna eta babesa emateko, eskualdeko uri buru batzarren hainbat ordezkariekin batera.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25