Prentsa Aretoa
Berriak
2014/10/07
BBBk Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto proposatu ditu hautagai gisa datozen udal eta foru hauteskundeetarako
Bizkai Buru Batzarrak, gaur bilduta, erabaki du Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburtoren hautagaitzak proposatzea 2015 urteko maiatzaren 25ean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeetarako.
Juan Mari Aburtoren profila
KURRIKULUMAK - 2014/10/07Ana Otaduiren profila
KURRIKULUMAK - 2014/10/07Unai Rementeriaren profila
KURRIKULUMAK - 2014/10/07
Bizkai Buru Batzarrak, gaur arratsaldez batzartuta, honako akordioak hartu ditu:
1) 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, Bizkaiko alderdikideei Ahaldun Nagusirako hautagai gisa Una Rementeria proposatzea.
2) 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, Bizkaiko alderdikideei Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenterako hautagai gisa Ana Otadui proposatzea.
Jarraian, Bizkai Buru Batzarrak eta Bilboko Buru Batzarren Artekoak honako hau ebatzi dute:
3) 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeei begira, Bilboko alderdikideei Bilboko Alkatetzarako hautagai gisa Juan Mari Aburto proposatzea.
Gaurko bilkuran ebatzitako akordioen bidez, gaur bertan abiarazi da barne hauteskunde prozesua Bizkaiko EAJ-PNV osatzen duten alderdikideek ahaldun nagusirako, Bilboko alkaterako eta Batzar Nagusietako presidenterako hautagaiak aukera ditzaten. Prozesu honetako data esanguratsuak honako hauek izango dira:
-2014ko urriaren 24a: Lehen hautespen aldiaren amaiera,zeinetan Uri Batzarrek Bizkai Buru Batzarraren eta Buru Batzarraren proposamena onartuko duten edo beste hautagaiak aurkeztu ahalko dituzten.
-2014ko azaroaren 27a: Bizkaiko Herrialde Batzarra zeinetan bigarren hautespen aldia amaitutzat emango den eta EAJ-PNVk hauteskundeetan aurkeztuko dituen hautagaiak aldarrikatuko diren.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25