Prentsa Aretoa

Berriak

2014/10/08

Abantok leihatila bakarra ireki du

Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuak emango ditu udal zerbitzuei buruzko erantzun eta informazio guztiak

rss Ezagutzera eman
Abantok leihatila bakarra ireki du

ARGAZKIA JAITSI

Informazioa ematea, izapidetzea eta kudeaketa presentziala, telefono bidezkoa eta telematikoa izango da.

Bi aste eskas falta dira Abanto-Zierbenako herritarrak  udalarekiko komunikazio eta harremana nabarmen erraztuko duen leihatila bakarraren onurak gozatzen hasi daitezen. Herritarrei Arreta emateko Zerbitzu berri hau arreta integrala,arinagoa eta erosoagoa emateko modua da, eta toki berean leihatila bakar modura zentralizatzen ditu orain arte arlo ezberdinetan eskaintzen ziren zerbitzu eta izapidetze guztiak. HAZ hau udaletxeko beheko solairuan egongo da OMIC bulegoaren eta Gizarte Ekintza bulego ondoan.

Zerbitzu honek era integratuan emango ditu udal zerbitzu gehienak, besteak beste informazioa, izapideak eta kudeaketa, eta zerbitzua presentziala,telefono bidezkoa edo telematikoa izango da.

Bi urrats garrantzitsu eman dira HAZ delakoa ezartzeko bidean: lehena 2013ko maiatzaren 9an, Prozeduren Esku liburua egiten hastea adostu zenean, Udal Osoko Bilkuraren aho batez: Bigarrena iragan ekainaren 26an eman zen, Administrazio Prozesuren Esku Liburuaren onarpena berretsi zenean.

Esku liburuak era ordenatu eta sistematikoan biltzen du prozedura bakoitzari buruzko funtsezko informazioa, eta herritarrari ematen zaizkio prozeduraren inguruko datuak, nork eska dezakeen, eman behar diren agiriak, derrigor ekonomikoak, izapideak burutzeko epeak, lege markoak eta eskaera aurkezteko bideak.