Prentsa Aretoa
Berriak
2014/10/10
Galdakaoko alkateak osoko bilkurari planteatuko dio Usansoloren banaketari buruzko galdeketa prozesua bultzatzearen inguruan
Ibon Uribe Galdakaoko alkateak Udal honetako ohiko osoko bilkuran aurkeztuko duen ekimenaren bidez, Udal Korporazioak onesten baldin badu, abian jarriko da Usansoloren banaketari buruzko galdeketa egiteko prozesua; horrela, urratsak ematen hasiko dira, bizigune honetako hiritargoak nahi duen etorkizuna erabaki dezan, legez ezarritakoa beteko delako bermearekin.
Ibon Uribe erreferenduma sustatzen duen taldeko kideekin eta Usansolo Herria plataformako kideekin batzartu zen atzo arratsaldean "bide orria" mahaigaineratzeko eta prozesu honen garapenean aurrera egiten saiatu ahal izateko. Datorren astelehenean beste bilera ospatuko da zeinetan alkateak eginiko proposamen honi erantzuna emango dioten.
"Bide orri" hau osoko bilkurara eramango da eta Hiritarren Parte Hartzerako Informazio Batzordeak, non talde politiko guztiak ordezkatuta dauden, ekimen honen inguruko datu teknikoak aztertzen joatea proposatuko da.
Ibon Uribek azaldu duenez, bere jarreraren arrazoia dator "hiritarren parte hartze dinamikak bultzatzen segitu nahi izatetik eta udalerriko herritarrek gai zehatzen inguruan dituzten irizpideak adierazi ahal izatea nahi duelako". Aditzera eman duenez, lehenengo eta behin, Usansoloko herritarrei entzungo zaie, ondoren "Usansolo banatuko den ala ez, behin betiko erabakia hartzeko planteamendua egiteko", "aldez aurretik ezarritako urratsek hala ezartzen badute eta tartean dauden parte guztiek adosten badute" eta "eragile eta erakundeek azken planteamendu hau partekatzen baldin badute”.
“Prozesu nahiko konplexua da eta ezinbestekoa izango da parte guztien artean lankidetzan aritzea, prozesuaren zilegitasuna,gardentasuna eta sinesgarritasuna bermatzeko" azaldu du prentsa aurrean Ibon Uribe alkateak.
Zentzu horretan, erreferendumaren talde sustatzaileari eta Usansolo Herria taldekoei adierazi zaie "konplikatua" izango dela kontsulta hau egiteko data azaroaren 23an ezartzea "gauzak ondo egin nahi baditugu, eta arlo horretan lege markoak derrigortu egiten nau, ezin gara presaka ibiltzeak dakarren hutsegitean erori".
Zentzu honetan, Uribek azaldu du Usansolo betidanik Galdakaoko auzo bat izanak berez mugapen geografiko alorreko arazoa planteatzen duela. "Non hasi eta non amaitzen da Usansolo herria? Kontsulta honetan nortzuek har dezakete parte? Gai konplexuak dira inpresio kolpez ebaztera eraman behar ez gaituztenak,baizik eta datu objektiboei behatuta eta egoeraren gutxieneko analisi serioa eginik".
Edozein kasutan, Uribek hitza eman duenez kontsulta "2015eko urtarrila edo otsailean egingo litzateke". "Kontsultatik aldeko emaitza irtengo balitz, hurrengo urratsak lirateke emaitza hori Udalaren osoko bilkurara eramatea eta bertan Batzar Nagusiei zuzendutako eskaria aterako litzateke azken erakunde honetan, organo legegile eta eskuduna den aldetik, gaur egun Usansoloren banaketa ezinezko planteatzen duen lege markoa aldatzeko hartu beharko liratekeen neurriak hartua izan dadin, 2012 urtean onartu zen araudiaren arabera".
“Foru Aldundiari aholkularitza juridikoa eskatuko genioke banaketari `bai´ edo banaketari `ez´ galdetzeko balizko kontsulta egiteko urratsak ematen lagun gaitzan, aurretik burutu behar den prozesu hori behin eginda" esan du Galdakaoko alkateak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25