Prentsa Aretoa
Berriak
2014/10/10
Atutxa: “Bizkaiko EAJ-PNV eta Sortu harremanetan jarri gara. Horixe da bidea”
Itxaso Atutxa EAJ-PNVren BBBren presidente andreak aditzera eman duenez talde jeltzalearen eta Sorturen Bizkaiko exekutibak harremanetan jarri dira eta "gutxienez, elkarren artean komunikabidea zabaltzea" adostu dute.
Horren aurrean ere baieztatu du EAJ-PNVren "horrenbeste herri kargudun salatuz" ezker abertzalearen aldetik "politika judizializatzeko" hartu den jarrera salatzen jarraituko dutela jeltzaleek.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak azpimarratu du talde abertzale biek Eusko Legebiltzarrean "aukera paregabea" dutela erabakitzeko eskubidea moduko gaien inguruan indarrak batzeko. "Are gehiago, Eskozia eta Catalunya moduko herrietan gizartearen batasunak eta gizarte kohesioak halako prozesuak bultzatzeko balio izan dutela ikusten badugu" gaineratu du.
Zentzu berean baieztatu du Bizkaiak EAJ-PNVren eta Sorturen artean dagoen harremana hobetzeko modua ikusten duela "Exekutiba biak harremanetan jarri gara, Sorturen Bizkaiko zuzendaritza eta Bizkai Buru Batzarra, eta uste dut gutxienez, gure arteko komunikazio bidea zabalduko dugula. Hori da garrantzizkoena, bidea horixe bera delako" azaldu du.
Dena dela, Bizkaiko jeltzaleen buruak esan duenez EAJk "salatu du eta salatzen jarraituko du" ezker abertzaleak Bizkaian jeltzaleen kontra hartu duen bidea "batez ere horrenbeste herri kargudun, alkate eta zinegotzi salatu ondoren. Kasu horietako bakarrak ere ez du aurrera egin, denak izan dira artxibatuak,eta gehienak lehen momentuan".
Atutxak era berean baieztatu du herriek erabakitzeko eskubidea dutela "gertatzen dena da estatu bakoitzeko gobernuek hori onartu behar dutela". Ildo beretik adierazi duenez "aldaketa Espainiatik etorri behar da". Horrela esan du PSOEk gai horren inguruan "bestelako jarrera" noiz erakutsiko ote duen "zain" daudela, baina aitortu duenez "ez dakit nik sozialistak une horretan horri ekiteko moduan ote dauden".
"Berezko dugun eskubidea dugu. Ikusi egin dugu,esate baterako, Eskozian arazo bat dagoenean eta muturreko iritzi bi daudenean, Londonekoa eta Edinburgokoa kasu, konponbidearen bila joan direla, eta hori herriari galdetzea eta esan behar duena errespetatzea izan dela. Ikusten ez dudana da egoera hori berori Estatu barruan. Aldaketa Espainiaren aldetik etorri beharko litzateke, eta sozialistek bestelako jarrera noiz erakutsiko ote duten zain gaude" errepikatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25