Prentsa Aretoa
Berriak
2014/10/29
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak pozik hartu du Eusko Jaurlaritzak Busturialdeko saneamendua burutzearen alde hartu duen erabakia
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak bere poza adierazi du Eusko Jaurlaritzak Busturialdeko Uren Partzuergoari eskualdean saneamendu lanak burutzeko lankidetza hitzarmena proposatzeko hartu duen erabakiaren aurrean. Hitzarmen honek suposatuko du lau urtetan 49 milioi euroko ekarpena egitea.
Juan Felix Naberan, Bizkai Buru Batzarrean Busturialdeko burukide eta Gautegiz Arteagako alkateak aditzera eman duenez "albiste benetan ona da Busturialde osoarentzat". "Konpromiso honek burutzen du duela 30 urte hasi zen egitasmoa zeinetan erakundeen eta EAJ-PNVren aldetik gogor lan egin dugun, apurka-apurka eskualdeko saneamendu sarea hobetu ahal izateko". Halaber "Eusko Jaurlaritzak Urdaibairen alde egin duen apustu honi esker ikusiko dugu lau urteren buruan amaituko dela eskualde osorako eta herrikide guztientzako horren beharrezkoa den egitasmoa".
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik hitzarmen-proposamen bat helarazi dio Busturialdeko Uren Partzuergoari saneamendu lanen kudeaketaren plangintza egiteko eta horretarako kredituak finkatzeko. Busturialdeko saneamendu-lanen azken faseari heltzeko, Oregik hitzarmen-proposamen bat bidali dio Uren Partzuergoari. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak lanak gauzatzeko kredituak bilatzeko konpromisoa hartzen du, aurrekontuetako ekitaldi bakoitzeko xedapen ekonomikoekin bat datorrena.
“Eusko Jaurlaritza eta Partzuergoa aspalditik ari dira lanean hondakin-uren saneamendu egokia egiteko eta jarduera horiek Urdaibai Biosfera Erreserbaren ingurumen balioekin bateratzeko”, gogorarazi du Ana Oregik.
Euskal Autonomia Erkidegoren finantzazioaz egin beharko diren Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko saneamenduko sistema orokorrean zehaztutako ekintzak honako hauek dira: Sukarrieta EDAR Lamiaran; Gernika-Lumo Busturia, eta Muxika-Gernika zatiak.
“Lankidetza-hitzarmen berriaren bidez, Uraren Euskal Agentziak eta Busturialdeko Uren Partzuergoak Busturialdeko saneamendua eta arazketa amaitzeko oinarrizko azpiegiturak burutzeko lanetan lankidetzan aritzeko baldintzak arautuko ditu”, azaldu du Oregik.
Finantziazioa eta epeak
Uraren Euskal Agentziak gehienez 49.070.000 euro ordaintzea aurreikusi du, honela: 2015erako konpromiso kreditu batean 5.000.000 euro, 2016rako konpromiso kreditu batean 13.000.000 euro; 2017rako konpromiso kreditu batean 15.535.000 euro, eta 2018rako konpromiso kreditu batean 15.535.000. Agentziaren aurrekontutik finantzatuko dira.
Busturialdeko Uren Partzuergoak, hala erabakitzen badu, hurrengo konpromisoak hartuko ditu: hitzarmenak xede dituen eraikuntza-proiektuak bere gain hartzea, lanak gauzatzeko lurrak lortzea eta URAren esku jartzea, proiektuak barne hartzen ez dituen baina kaltetuta gertatu diren zerbitzuak leheneratzea eta lanak kontratatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren lizentziak, baimen hidraulikoak eta gainerako izapideak lortzea. Lanak gauzatu bitartean, herritarren hondakin-uren saneamendua eta arazketa bermatzera ere konprometitzen da. Horretarako, beharrezko izapideak eta ekintzak gauzatuko ditu, eta lanak egiteko interesgarriak izan daitezkeen datuak eta informazioa emango du.
Partzuergoak hitzartutako azpiegituren eta Busturialdeko saneamendu- eta arazketa-sare osoaren mantentzearen eta ustiapenaren bideragarritasuna eta iraunkortasun teknikoa eta ekonomikoa bermatzeko eta justifikatzeko kudeaketa-plana aurkeztuko du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25