Prentsa Aretoa

Berriak

2014/10/31

Aldundiak 2015. urtekitaldirako Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua aurkeztu dau Batzar Nagusietan, egin beharreko izapideari hasiera emonaz

Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak, José María Iruarrizagak, gaur goizean eroan deutso Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariari, Ana Madariagari, 2015. urtekitaldirako Bizkaiko Aurrekontuen Proiektua, erakunde horretan egin beharreko tramiteari hasiera emon ahal izateko.

rss Ezagutzera eman

Euskarri elektronikoan eroan diran kontuak erregistroan sartu izanaren irudiagaz hasitakotzat emoten da 2014. urterako Bizkaiko Aurrekontuen eztabaidaldia. Lehenengo-lehenengo, Batzar Nagusietako Mahaiak bideraketarako onartuko ditu datorren azaroaren 4ean egingo dauen bileran, eta ostean deitu egingo dira Ekonomia eta Ogasuneko Batzordearen bilerak, aurrekontuaren inguruko zalantzak argitzeko. Bilera horreetatik banan-banan igaroko dira Foru Diputatu guztiak, bakotxak bere Sailaren aurrekontuaren gora-beherak azaltzeko Batzarkide-Taldeetako ordezkariei.

Behin batzorderatze horreek gauzatuta —azaroaren 7 eta 11 arteko izango dira seguruenik—, Batzarkide-Taldeek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP) zuzenketa-eskeak aurkezteko epea zabalduko dau azaroaren 12an Batzar Nagusietako Mahaiak. Aurrekontuak guztira 7.252,2 milioi eurora heltzen dira, eta Sailek erabilgarri izango dabena 1.146 milioira heltzen da.  

Behin jatorrizko proiektuari zuzenketa-eskeak aurkeztu ondoren, zuzenketok aztertu egingo dira eta Osoko lehenengo batzarrerako deia egingo da —abenduan izango da batzar hori—, osotasunezko zuzenketa-eskeak eztabaidatzeko eta horreei buruz erabagiteko. Batzar Nagusi horren ostean, zatizko zuzenketa-eskeak eztabaidatuko dira Batzordean. Egin ostean, beste Batzar Nagusi bat egin beharko da, Ogasun eta Finantzetako Batzordea eta gero geratzen diran zuzenketa-eskeez eztabaidatu eta aurrekontuari buruz erabagiteko.