Prentsa Aretoa

Berriak

2014/11/07

Xabier Legarreta: “Beruala auzia behin betiko artxibatu izanak agerian utzi du EH Bilduk EAJ-PNVren kontra daukan estrategia politikoa”

Bizkaiko Entzutegi Probintzialak ‘Beruala auzia‘ behin betiko ixten duen errekurtsoa atzera bota du

rss Ezagutzera eman

Xabier Legarretak, Bermeoko alkate ohiak, oso balorazio positiboa eman dio Bizkaiko Entzutegi Probintzialak ‘Beruala auzia’ behin betiko ixten duen errekurtsoa atzera botatzeko eman duen ebazpenari. Entzutegiak atzokoan (azaroak 6) eman zuen ezagutzera bere epaia (agiria). “Bi urteko prozesua izan da, niretzat sufrimendu pertsonal handia suposatu duena. Auzitan jarri dira nire ohorea eta nire zintzotasuna. Baina, beste alde batetik, gauzak ondo egin izanak ematen didan lasaitasuna geratu zait” azaldu du Xabier Legarretak. Halaber “ebazpen honi esker, argi geratu da San Martineko etxebizitzen kudeaketa legearen arabera egin zela eta EAJ-PNVren aldetik gauzak ondo egin zirela” baieztatu du 2007 eta 2011 urte bitartean Bermeoko alkate izan zenak. Edozein kasutan honakoa “beste adibide bat da,EH Bilduk EAJ-PNVren kontra daraman estrategia zein den erakusten duena” .

Errekurtso hori Bermeoko EH Bilduk aurkeztu zuen 2014ko uztailaren 16an, Gernikako 1. Zenbakiko Instrukzio Epaitegiak talde horrek Bermeoko Udalak ‘Beruala auzia’ izenekoagatik Xabier Legarretaren kontra ireki nahi zuen auzi judiziala baliogabe jo zuen arren. Epaileak eta fiskalak demostratu egin zuten Legarretaren kudeaketan inolako deliturik eman ez zela. Baina, “hala ere eta halakorik abalatzeko txosten juridikorik gabe, erabaki judizial haren kontrako errekurtsoa aurkeztu zuten” gogoratu du Legarretak. 

“Nire kasua izan da EH Bilduk politika epaitegietara eraman nahian dabilela erakusten duen adibidea. Argi eta garbi geratu da horren guztiaren ondoren estrategia politikoa zegoela aurreko legegintzaldiko gestioa kriminalizatzeko helburu bakarrarekin; izen abizenak dituzten pertsonak kriminalizatzeko eta alderdi politiko bat kriminalizatzeko, EAJ-PNV, alegia” kritikatu du alkate ohiak. “Gainera, aipatu beharra dago Bizkaiko Probintzi Fiskaltzak irailean aurkeztu zuen txostenean adierazi zuela salatzaileen aldetik, hau da, EH Bilduren aldetik zigor prozesua instrumentalizatzeko nolabaiteko arriskua antzeman zitekeela”. 

“Honako hau beste kasu bat da EAJ-PNV siglak ordezkatzen ditugunen kontra irekitzen diren auziak nola artxibatzen diren ikusteko” salatu du Xabier Legarretak. “Ezker Abertzaleak estrategia honen aldeko apustua ez du soilik Bermeon egin,baizik eta Bizkaia osorako zabaldu den estrategia izan da; eta helburu bakarra da alderdi baten izen ona zikintzea, eskukada bete boto lortzearren”. 

 ‘Beruala auzia’ behin betiko artxibatuta geratu ondoren “prozesu judizial honek udal finantzentzat suposatu izan dituen koste ekonomikoak aztertu beharko ditugu” adierazi du alkate ohiak “koste hauei gehitu beharko zaizkie San Martineko etxeak apeta hutsez eraisteak ekarri dituenak”, zehaztu du. “Behar besteko azterketak eginda, erantzukizun politiko egokiak exijituko ditugu” ezarri du Xabier Legarretak. 

Beruala auziaren itxiera

Xabier Legarreta