Prentsa Aretoa
Berriak
2014/11/12
EAJ-PNVren herritarren parte hartze prozesuak ehun bat plentziar batu ditu PlentziaGO! ekimenaren inguruan
Ehunetik gora herritar batu ziren igandean, azaroak 2, PlentziaGO! herritarren parte hartze ekimenaren lehen edizioan.
Ekitaldia kostaldeko herriko EAJ-PNVren udal taldeak antolatua izan zen eta helburu nagusi gisa jarri zuten bertaratu guztien proposamen eta planteamenduak entzutea eta jasotzea, herriko beharrak lehen eskutik ezagutzeko, udalerrian suspertze ekonomikoari eta enplegu sorrerari laguntzen segitzeko eta herritarren ongizate eta aurrerapena bultzatzeko xedez.
“Ekimenak oso harrera ona jaso du Plentziako herritarren artean. Oso pozik gaude helarazi dizkiguten iradokizunekin eta, talde jeltzalearen aldetik, beren inplikazio eta parte hartzea eskertu nahi dugu" esan du Elixabete Uribarrik, Plentziako alkatetzarako hautagai jeltzaleak. Astillero plaza aukeratu zuten bertan karpa bat jartzeko, eta goiz osoan era guztietako 130 proposamen inguru jaso ziren.
Plentziako EAJ-PNVk PlentziaGO! Ekimenean jasotako proposamen interesgarrienak 2015eko udal hauteskundeetarako hauteskunde egitasmoan sartuko ditu. "Konturatu egin gara, jendea nekatuta dagoela esaten den arren, plentziar emakume eta gizonek beren iritziak eman nahi dituztela, hitz egin nahi dutela. Gure aldetik behintzat, entzuteko eta iritziak kontuan hartzeko prest gaude. Horretarako gaude" baieztatu du alkatetzarako hautagaiak.
Gizarte osoa ardatz hartu duen egitasmo honen bidez, Plentziako EAJ-PNVk hiritarren aniztasuna eta sektore ezberdinetako eragileekin duen harremana baliatu nahi du herriko etorkizunerako hainbat gairen inguruan hausnartzeko. Ekimenean parte hartu dutenek beren ekarpenak egin zituzten ekonomia eta enpleguaren inguruan; kultura, kirol eta aisialdiari buruz; euskara eta gazteriaz; gizarte zerbitzuen eta gizarte ongizateari buruz; hirigintza eta mugikortasunari buruz, eta udal kudeaketaren inguruan. Jaso diren iradokizunen artean, eta Plentziako EAJ-PNVk aste honetan aztertu dituenen artean nagusienetakoa da langabeziak eragiten duen kezka eta herrian lanpostuak sortzeko neurri garrantzitsuak hartzeko beharra eta nagusiei biltzeko eta aisialdirako tokiak emateko beharra. Aldi berean, parte hartzaileek udalerriko hainbat tokitan irisgarritasuna hobetzeko beharra ekarri dute gogora.
“Jendea etengabe hurbiltzen egon da eta onena izan da esparru guztietako pertsonek parte hartu dutela. Horrela, guztion ideiekin batera lortuko dugu etorkizuneko Plentzia egitea" azaldu du Uribarrik. Ekimenaren arrakasta ikusita, udal taldeak iragarri du abenduaren 6an bigarren edizioa egingo dutela.
PlentziaGO! Sartzen da talde jeltzaleak Bizkaia osoan hurrengo hilabeteotan garatuko duen BizkaiaGO! parte hartze prozesuaren barruan, helburu nagusiena enplegua sortzea eta suspertze ekonomikoa delarik. Uribe-Kosta eskualdekoa Getxon egin zen iragan apirilaren 5ean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25