Prentsa Aretoa

Berriak

2014/11/13

Portugaleteko EAJ-PNVk Hemen&Go! herritarren parte hartze ekimena aurkeztu du

Hemen&Go! Portugalete 2015 Portugaleteko EAJ-PNVren ekimena da udalerriko bizilagun guztiekin batera maiatzeko hurrengo hauteskundeetara aurkeztu nahi den egitasmorik onena partekatzeko egina

rss Ezagutzera eman
Portugaleteko EAJ-PNVk Hemen&Go! herritarren parte hartze ekimena aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

Ekimenari Hemen&Go! Portugalete 2015 izena eman diote. EAJ-PNVren udal taldearen aburuz Hemen hitzaren inguruan biltzen dira Portugalete herriak konpondu behar dituen arazoak eta etorkizunera begira izango dituen erronkak. Go! hitzarekin ekarri nahi dira gogora EAJ-PNV alderdiak hurrengo urteotan landuko dituen erabakiak eta eginkizunak. 

Jabi Aranburuzabala bozeramaile eta hautagaiak Txema Ezkerra zinegotziarekin batera eman duen prentsa aurrekoan, ekimenaren hurrengo pausuak azaldu ditu. Aranburuzabalaren hitzetan "Portugalete herria goitik behera ibiliko dugu, jendearen proposamenak eskuan edo portu15.com web gunearen bidez jasoko ditugu. Portugaleteko herritar guztiei eman nahi diegu beren auzoa, beren kalea beren  herria nola hobetuko luketen esateko aukera".  

Txema Ezkerra zinegotziak azaldu duenez Repelega auzoan hasia dela jada entzute aktibo prozesu hau. "Nortasun propioa duen auzoa da eta esku hartze integral osoaren beharrean dago". "Hurrengo asteotan egongo gara Buenavista, Florida, hirigunea, Alde Historikoa eta Repelegara itzuliko dira, iragan larunbatean landu beharreko hainbat gai jorratu gabe geratu zirelako" baieztatu du Ezkerrak. 

Iradokizun guztiak mapa batean kokatuko dira, gaurtik bertatik portu15.com web gunean ikus daitezkeenak. Mapa horretan ideia eta proposamen berriak gehitu ahalko dira, dela Portugalete osorako,dela auzo edo kale zehatz batetarako. 

Portugaleteko EAJ-PNVk hilabete batzuk darama 2020ko Portugalete diseinatzeko hauteskunde proposamena lantzen. "Proposamen hori martxoan emango dugu ezagutzera, herritarren proposamenak jaso ondoren eta horiek ere gure azken proposamenari gehituta" amaitu du Jabi Aranburuzabala alkategaiak.