Prentsa Aretoa

Berriak

2014/11/19

Sondikako Udalak herri nortasuna indartzeko kanpaina jarri du abian

"Zuk koloreztatzen dozu Sondika" izenburupeko ekimena azaroaren 3an hasi zen eta herri nortasuna indartzeko helburuarekin sortu da. Azaroan, abenduan, urtarrilean eta otsailean garatuko da lau lan ildoren inguruan: merkataritza eta ostalaritza, elkarteak, udala eta familia.

rss Ezagutzera eman
Sondikako Udalak herri nortasuna indartzeko kanpaina jarri du abian

ARGAZKIA JAITSI

"Merkataritza eta ostalaritza" lehen fasea hasita dago eta herriko merkataritzaren garrantzia indartzea bilatzen da, hurbileko produktuak kontsumitzea bultzatuz. Bigarren jarduera ildoarekin, "elkarteak" izenburukoarekin, elkarteen aldetik Sondika herrian egiten den lana indartzea bilatzen da. "Udala" da martxan jarriko den hirugarren ildoa eta udalaren figura indartzea bilatuko da sondikoztarren beharrizanei erantzuna ematen dien euskarri,egitura eta eragilea den aldetik. Laugarrena "familiaren" inguruan garatuko da, gizarte batean ezinbesteko elementua dena, etengabeko interakzioa bideratzen duelako natura,kultura eta gizartearekin .

Helburu horrekin, Udalak kanpaina abian jartzeko materiala banatu du merkatari eta herritarren artean: kartelak, koloreztatzeko informazio diptikoak, margo kaxak,biniloak eta abar. Halaber, kanpaina horren barruan, udalak herritar guztiei zuzendutako lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duenak herritar guztiek etxean jaso duten diptikoa koloreztatu behar da. Parte hartzaileek diptikoa koloreztatu eta herrian banatu diren postontzietan utzi beharko dute (Sondikako Kultur Etxea, Sondikako Udala, Gorondabeko kiroldegia, Artebe Kiroldegia, Liburutegia, Gorodagane eskola eta Gaztetxea) Interesatuek Sondikako denda eta ostalaritza zerbitzuetan aurkituko dituzte koloreztatzeko diptiko gehiago . Sondika zenbat eta gehiagotan koloreztatu, orduan eta aukera gehiago izango dituzte sariak eskuratzeko.

Lehiaketa otsailera arte egongo da zabalik eta lanak aurkeztuko dituzten guztien artean balio ezberdineko hiru sari eskainiko dira: lehen saria izango da 300 euroko txekea, Sondikako dendetan gastatu ahalko dena, bigarren sariaren irabazleak bi pertsonentzako urte beteko zinema izango du doan Sondikako Kultur Etxean, eta hirugarren saridunak udal kiroldegiko famili txartela jasoko du doan.