Prentsa Aretoa

Berriak

2014/11/24

BBBren adierazpena Usansolon eginiko galdeketaren ondoren

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak (BBB) zera adierazi nahi du: -EAJ-PNVk erabat errespetatzen du atzo Usansolon egin zen galdeketa, usansolotarren zati baten borondatearen adierazpena izan delakoan.

rss Ezagutzera eman
BBBren adierazpena Usansolon eginiko galdeketaren ondoren

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak (BBB) zera adierazi nahi du:

-EAJ-PNVk erabat errespetatzen du atzo Usansolon egin zen galdeketa, usansolotarren zati baten borondatearen adierazpena izan delakoan. Atzoko galdeketa, aspaldi datorren aldarrikapen baten adierazpena da eta orain arte ez da lege barruan kuantifikatu izan. Gainera, kontsulta honek EAJ-PNVk gai honen inguruan mantentzen duen jarrera abalatzen du eta Usansoloko herritarren borondateari bide legala emateko eta auziari behin betiko konponbidea bideratzeko duen asmoa azpimarratzen du. Konpromiso hau Ibon Uribe Galdakaoko alkateak berak adierazia, bultzatua eta abalatua izan da.

-EAJ-PNVk berretsi egin nahi du aldarri honen konponbide legala eta egokia bide instituzionalak baino ezin izango duela eman, eta Usansoloren banaketa edo segregazioa derrigorrez egin beharko dela Galdakaoko Udalaren bidez, gaur egun udal horren barruan dagoelako.

-EAJ-PNVk gogoratzen du Galdakaoko Udalak azaroaren 27an, ostegunez, Osoko Bilkura egingo duela eta horixe izango dela prozesu horretarako jarri duen lehen zedarria. EAJ-PNVren asmoa da gainerako talde politikoekin eta eragileekin batera usansolotarren borondateari irtenbide legal, instituzional eta demokratikoa ematea.