Prentsa Aretoa
Berriak
2014/11/27
Amorebieta-Etxanok txikienak integratu ditu indarkeria sexistaren kontrako borrokan
Amorebieta-Etxanoko udalak Azaroaren 25era begira Emakumeenganako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kariaz abian jarri diren ekimenekin bat egin du, eta etxeko txikienak kontzientziatzeko ikuspuntutik egin nahi izan du. Andoni Agirrebeitia, EAJ-PNVren zinegotzi eta herriko alkatetzarako hautagaia izan da ekimen berritzaile hau aurkezteko arduradunetako bat.
Horretarako, Berdintasun Arloak udal liburutegiarekin lankidetzan, ipuin kontatzaile bat hartu du 5 eta 8 urte bitarteko neska eta mutilei zuzendutako ipuinak kontatzeko. Halaber, jarduera hau amaitutakoan, familiei zuzendutako gidak banatu dira sexistak ez diren ipuin eta liburuen gaineko informazioarekin, eta liburuak gaika eta adinen arabera sailkatuta.
Zornotzako Udalak azaroaren 25aren kariaz antolatu duen azken eginkizuna ‘Genero bortxakeriaren aurrean ez ezazu orririk pasa’ izenburukoa izan da. Goiburu horrekin azaroaren 29an, 18:00etatik 20:00etara arteko ordutegian, emakumezko aktore bat Amorebieta-Etxano udalerriko kaleetan ibiliko da indarkeria matxistaz kontzientzia hartzen laguntzeko. Bere interpretazioan zornotzarren artean orri-markatzaileak banatuko ditu eta emakumeenganako indarkeriaren aurrean erasorik txikiena ere ez onartzeak duen garrantzia azalduko du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25